|
|
ertz
jaialdia : 2007 |
|
8 . Nazioarteko Bertze musiken jaialdia
EGITARAUA: (deskargatu
PDFan)
> 2007/09/15 | kultur etxea, BERA
19:00 / instalazioak:
Marcello
Liberato & Marco ieie
Nerugnara Esoj Nauj
20:00 / kontzertuak:
Alex
Mendizabal
Gatza presenta PIDGIN
Edorta Izarzugaza
& Knell
Marco ieie: films
&Marcello Liberato
Bruce McClure
Orbes
Orthodox
> 2007/09/16 | toki onako parkea, BERA
goizetik / instalazioa:
SPULKPZ:
Soinu paisaiak urpean, laberintuan eta kartzelan
> 2007/09/16
| udal igerilekua, BERA
17:00 / kontzertuak:
Alex
Mendizabal, Marco
ieie &Marcello
Liberato: urazpiko kontzertua
Pole Pole
> 2007/09/17 | Arteleku, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN
20:00 / Kontzertua: Pole Pole
>
2007/09/18-19-20 | Arteleku, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN
11:00-18:00 / workshop: Bruce
McClure
> 2007/09/20 | Koldo Mitxelena kulturunea,
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN
19:30 / Live cinema: zine proiekzioak eta soinua zuzenean: Bruce McClure
ENTZUN ARTISTA GONBIDATUEN LANAK EDO KANTUAK SOTOTIK
E-ZINE WEBGUNEAN.
kredituak
|
|
Argazkiak:
(Asier
Gogortza, 2007)
|
Artistak:
BRUCE McCLURE
Bruce McClure zinemagileak gauza ikusgarriak sortzen ditu zinema
proeiktoreekin. Zulatutako metal pieza txikiak, film bukleak, espreski
moldatutako proiektoreak eta bertzelako moldaketa eta tramankuluak
erabiliz, McClurek irudi eta iluntasunezko abstrakzio ikusgarriak
sortzen ditu, Rothkoren margoak gogora ekartzen dituzten patrio eta
testurak, itzal eta perfil bereziak eta bertze hainbat ikusizko efektu
fantasmagoriko. Begiarentzako gozoak eta burmuinarentzako
erakargarriak. Bere lana hainbnat museo eta lekutan erakutsi izan du
halanola, Withney Biennial, London Film Festival, Walter Reader Theater
of Lincoln Center, Ann Arbor Film Festival eta Europa nahiz
iparramerikako hainbat jaialditan.
ERTZeko egitarauan hainbat emanaldi (Bera, Donostiako antzoki
zaharrean) eskainiko ditu McClurek, denak desberdinak eta bakarrak, eta
aldiberean tailer bat eginen du Donostiako Artelekun.
Artista iparramerikar honen emanaldiak esperientzia bakar eta
harrigarriak dira. Bereziki moldatutako zinema proiektoreak eta
gitarrako efektu pedalak erabiliz argi eta soinuzko moldaketa sinpleak
bezain ikaragarriak sortzen ditu, erritmoaren, luminantzia fokuaren eta
formen bitartez. McCluren lana ekonomiaren testamentua eta argiaren eta
soinuaren izaerari egindako omenaldia da.
Tailerra:
Lantegi hau artista eta zineko errealizatzaileentzako zinema
proiektoreak tresna sortzaile moduan eskaintzen dituen aukerak
ezagutzeko eta ikasteko aukera paregabea da. Hainbat artistek
proiekzioaren aukera sortzaileen inguruan ikertu dituzten modu
desberdinei buruzko sarrera batekin hasiz, lantegi honek McClurek
moldatutako 16mmko proiektoreekin sortzen dituen emanaldi hipnotiko eta
hedakorrak egiteko moduak azalduko ditu. Parte hartzaileek 16mmko
proiektorea eskutan edukitzeko, nola funtzionatzen duen ikasteko eta
hainbat ideiarekin esperimentatzeko aukera izanen dute. Bideo eta zine
artistikoaren historia ezagutzen ez duten edo azaletik ezagutzen duten
artistentzako, baita zinemaren baliabide kontzeptual eta teknikoak hobe
ezagutu nahi dituztenentzako aukera paregabea.
Tailerrean parte hartzeko informazio gehiago www.arteleku.net
webgunean.
top
|
ORBES
www.orbes-holterbach.com
http://orbes.over-blog.com
MANU HOLTERBACH & SOPHIE DURAND
Manu Holterbach-ek musika tresna akustiko berriak (edalontzi
enharmonikoak, gryofonoak), soinua espazializatzeko makinak
(akusmotopografoak) eta altaboz mutanteak (low-speakers, metalezko
soinu piezak) asmatzen ditu, soinuzko instalazioak aurkezten ditu eta
1992tik Europa, Kanada eta Txinan eskaini ditu kontzertuak. Musika
tresna klasiko nahiz exotikoentzako musika konposatzen du, soinu
arteari buruzko hitzaldiak ematen ditu arte eskola, liburutegi eta
musika jaialdietan, eta batzuetan komisario lanak ere egiten ditu
zenbait soinu arteari buruzko jaialdietarako. Gaur Eliane Radigue
konposatzaile elektroakustikaoren biografia idazten ari da.
Sophie Durand aktoresa da eta 1996tik antzerkian (antzerki garaikidea,
kale antzerkia, inprobisazioa) eta zineman egiten du lan.
Inprobisazioari buruzko klaseak ere ematen ditu.
Sophie Durand eta manu Holterbach dira Orbes eta edalontzi
enharmonikoak jotzen dituzte* baita bertzelako musika tresna eta
ojetuak ere. 2001etik elkarrekin jotzen dihardute Europako hainbat leku
berezi eta arrarotan, batzuetan bakarrik eta bertzetan Pierre Berthet,
Osso Exotico edo Jean-François Laporte lagun izanik.
Filmetarako musika ere konposatzen dute.
*"Edalontzi enharmonikoen" proposamena betiko ardo kopa afinatuen
kontzertuaren bariazio edo moldaketa berri bat da. Desberdintasunik
bada ordea, nagusiki instrumentuan beran. Beraien moldaketa honetan,
kopak urez betetako bonba moldagarri batera konektaturik daude,
musikariek hankekin kontrolatzen dutena. Sistema modular (guztiz
analogiko) honek musika notak glissando etengabe baten bidez
modulatzeko aukera ematen die, bonbaren presioa kontrolatuz. Modu
honetan, bariazio mikrotonal eta pulsazio abiadura amaigabeak sor
ditzazkete. Kontzertu berezia, ikusgarria eta ezohikoa, beraien
musikatresnarekin gertatzen den bezala, inolako anplifikaziorik gabe
eginen dena.
top
|
ALEX MENDIZABAL
Musikari orijinal eta pertsonala.
Musikagintzaren ohiko bideetatik (birak, diskak) aldenduz, bere lanak
soinu bidezko pedagogia eta musika entzumen modura ulertzeko saiakera
ditu oinarri, tartean zinema, mugimendua eta espazioa nahasiz.
Soinuaren izaerari eta soinu gertakizunaren aukereei so jartzeko dei
egiten du Mendizabalek etengabe, "zinema itsua" (ilunpetako
kontzertuak), kontzertuak mugimenduan (Curva Chiusa egitasmoa) edo haur
nahiz helduentzako tailerrak proposatuz.2002ko edizioan Chris
Blazenekin batera egin zituen emanaldien ondotik bigarrenez parte
hartuko du ERTZ jaialdian, zer erran eta gehienbat zer entzun emanen
duten hainbat gertakarirekin eta aurten modu berezian jaialdiko
laguntzaile gonbidatu bezala.
top
|
ORTHODOX
www.orthodoxband.com
Sevilla eta Jerez aldeko hainbat taldetan esperientzia hartu ondotik,
Orthodox osatzen duten hiru kideak 2004ean elkartu ziren, beraien lehen
diska izanen zen "Gran Poder" (Alone Records, 2006) lanari forma ematen
hasiz. Diska honekin, Sevillako taldeak nazioarteko muturreko musika
berritzailearen eszenan xoko bat egin du, hainbat fanzine, aldizkari
eta webgunetan kritika bikainak jasoz. Horien artean aipagarria da
Julian Cope musikariak taldeari eskainitako laudorioak, azkenik
abeslari ingelesa eta Orthodox elkarrekin lan egitera eraman
dituztenak. Besteak beste Earth, SunnO))) edo Boris bezalako taldeen
lanak argitaratzen dituen Southern Lord disketxe erranguratsuak
taldearen lehen lana berrargitaratu du iparramerikan. 2006ko abenduan
beraien bigarren diska grabatu zuten “Amanecer en Puerta
Oscura” eta azken aldian Roadburn edo Hellfest jaialdi
prestijiotsuetan jo ahal izan du taldeak. Momentu honetan Israel
Galván (Premio Nacional de Danza 2005) dantzariaren
“Apocalipsis” ikuskizunean parte hartzen dute.
top
|
KNELL aka JOHANNES BUFF
http://knellsound.free.fr
http://knellsound.blogspot.com
www.amicale-underground.org
KNELL, Johannes Buff musikariaren ezizena da. Lapurdikoa jaiotzez eta
azken urteotan hurrunago bizi den sortzaile honek berriki argitaratu du
bere bakarkako lehen lana "Last teen meters", prentsa espezializatuaren
kritika onak jasoz. Besteak beste James Plotkin edo Daniel Menche
bezalakoen lanak argitaratu dituen Utech records disketxe
iparramerikarrak aurkeztu duen diska honek Knell egitasmoaren aurpegi
oro ezagutzera ematen du: ilun sarkorretik, argi izpi leunenetara.
Gitarra eta landa grabaketak soinu iturri bakar moduan erabiliz,
melodia obsesiboak eta testura aberats eta ederrak sortzen ditu
Johannesek. Soinu bidez sortutako desolazioa, melankonia, iluna eta
geldotasuna, musika denbora neurtzeko erabili nahi izango balu bezala.
Buff l'amicale underground zigiluko kide ere bada. ERTZerako prestatu
duen zuzenekoan Edorta Izarzugaza bermeotarra izanen du lagun.
top
|
EDORTA IZARZUGAZA
www.ertza.net
www.muxika.info
Edorta Izarzugaza Bermeoko soinu sortzaile
pertsonal bat da. Batzuetan soilik anplifikagailua eta pedalak erabiliz
egiten du lan, nahiz eta batzuetan gitarrarekin edo ordenagailuarekin
ere aritzen den. Bere lana nagusiki inprobisazioan eta esperimentazio
erradikalenean oinarrituta bezala definitu daiteke. Antifrost labelak
argitaratutako "Euskal interpretatzaile berriak" (Antifrost) bilduman
parte hartu zuen 2005ean, geroztik hainbat netlabeletan argitaratu izan
ditu beste musikariekin grabatutako inprobisazio lanak eta laister
argitaratuko du bere bakarkako lehen lana.
ERTZerako prestatu duen zuzenekoan Johannes Buff lapurtarra izanen du
lagun.
top
|
MARCELLO LIBERATO
Marcello Liberato Erroman jaio eta momentuz bertan hazi da, baita
bertze zenbait lekutan ere, arte eta parterik gabe, nagusiki minik
sortzen ez duten garrantzirik gabeko gauzekin arduratzen da, bertzalde
zehatza ez den ezertan bukatzen ez dutenak eta inolako balore
gehigarririk sortzen dutenak. Kafe bat edaten du goizero eta hemen edo
han CuCinema bat egiten du lagunekin.
ERTZen "Lo Sgocciolatoio" (ttanttakaria) izeneko instalazioa aurkeztuko
du eta zenbait filmari musika jarriko dio, beti ere Marco Ieie lagun
izanik.
Ttanta bat mila atsotitzan da
…
Ttanta bat erori
ahal den posibilitate ugariren artean, zenbait
Uraren eta soinua uretan trasmisio modu, zenbait
Ttanta dario zera den eta zera bati bati entzuteko modu, zenbait.
"Lo Sgocciolatoio" (ttanttakaria)
seguruaski behin ere egin daiteken mikroantzerki lan zabal baten zati
inprobisatu bat da.
"Lo Sgocciolatoio" hazien soinua da, zuhaitzen fruituetatik gorderik
dauden haziena, lurrera bertze plantak sortzera hegan egiten duten
haziena, eta doaztenena etabar.
"Lo Sgocciolatoio" hainbat zeru eta urtaro kondentsaturen irudi eta
musika da.
"Lo Sgocciolatoio" ura eta musikarekin sortutako jolas modu bat da,
soinuaren eta isiltasunaren arteko denboraren balantza entzutearen
edertasuna berriz aurkitzeko helburua bertzerik ez duen jolasa.
…Unibertso osoan presentea den
hari sare infinito batekin sortzen den jolasa da; bertan hari
horizontalek espazioak zeharkatzen dituzte eta bertikalek denbora.
Harien elkargurutze bakoitzean banako bat dago eta banako bakoitza
kristalezko perla bat da. Bizitzaren argia kristalezko perla bakoitzean
sartzen da eta berau argitzen du; perla bakoitzak ez ditu soilik sare
osoko kristaletatik heldu diren argiak islatzen, baizik urrunago
joanik, sare osoko islak jasotzen ditu, Indraren sarea deritzona
islatzen du.
top
|
MARCO IEIE
ieie marco 19/1972 an jaioa
restauroan eta dekorazio lanetan aritzen da
azken urteotan, lagunartean, Cucinema proiektu esperimentoan parte
hartzen du,
zinema kozina eta musikaren arteko festa ..
besarkada bat
ERTZen Marcello Liberatorekin topatuko dugu, alde batetik "Lo
Sgocciolatoio" instalazioa egiten eta bertzetik bere filmak (16mm)
erakusten, aipatu Liberatok musikaturik.
- APSU 16mm colore 12min.
- INTARSI LUMINOSI 16mm colore 10min.
- LINEE 16mm colore 4min.
- NUMERI AMICI 16mm colore 5min.
top
|
POLE POLE
www.g33grecords.com/POLE_POLE/index.html
MADDISH FALZONI: esku soinua, armonika, camping-gas, ahotsa, armonikoi
tenorea, granua, tetera, pianoa.
IMMA UDINA: klarinetea, muxugitarra, mandolina, harriak, armonikoi
altua, ttanttaka, pepi's drum.
JOAN SAURA: sampler, aspirina, biola, mandolina, imprimagailua.
Teloia altxatzen da. Hiru musikarik hainbertze musikatresna eta
eguneroko tramankulu pilatzen dituzte beraien inguruan, itxura batean
goiz edo berandu soinua eginen dutenak. Kontzertua hasten da eta
ezustez betetako bide bihurritan barrena gidatzen gaitu musikak.
Bapatean, naftalina usaina duen musika sentibera telefono dei batek
mozten du eta komiki batetako trafiko zaratak sartzen dira leiho
batetik. Erritmo sendo eta biziak inprobisazioz betetako espazio
lasaietan galtzen dira. Ura irakiten jartzen denean, tetera ziztuka
hasten da eta imprimagailu batek konpasa markatzen du. Hau kontzertu
bat da.
Pole Pole da: folklore unibertsala, inprobisazio narratuak,
collage-a,lanaren aurkako boleroa, abangoardiako nahasketa, kantu
surrealista, mediterraneoko kabareta...
top
|
NERUGNARA ESOJ NAUJ
Ezizen "aldrebeseko" sortzaile donostiarra.
80. hamarkadatik hainbat egitasmo artistiko eta hezitzailetan parte
hartze zuzena izan du, Arteniño (83-90) eta ondotik sortuko
zen Ikertze laborategi artistikoak (90-99) kasu. Geroztik nagusiki
eskulturan eta zinema bezalako alorretan egin du lan, bakarrik edo Zine
Animau (ikusentzunezko multiproiekzioak) bezalako taldetan. Hainbat
erakusketa kolektibo eta bakarka ere antolatu ditu geroztik eta
bertzainbertze sari jaso du bere lan eskultorikoengatik. 2002an ERTZ
jaialdian parte hartu zuen Alex Mendizabal eta Chris Blazenen
kontzertuari irudiak jarriz, 2003ko kartelak bere eskultura bat zuen
protagonista, 2004ko edizioaren kartela berekin elkarlanean egin
genuen, beraz ia konturatu gabe 2007an laugarrenez parte hartuko du
gure jaialdian. Aldi honetan kartoizko eskulturak erakutsiko ditu
instalazio mugikor moduan.
top
|
GÄTZA presenta PIDGIN#3
www.gatza.org
PIDGIN, GATZA kultur talde heterogeneoaren
akzio zelula da. Pertsona talde aldakor batek osaturik, Pidgin, idazle
edo lan talde bat baino gehiago, "olerkia"-ren eta honen bizitzaren
aurrean hartutako jarrera bat da. Izena, komunikazio emerjentzia
egoeretan sortzen diren hizkuntza berezietatik datorkio, adbidez
atzerrian bizi diren inmigranteen kasuetan gertatzen den bezala. Pidgin
hizkuntzak metafora modura ulertzen ditugu, hizkuntzek beraien
esanahietan eta moduetan eskaintzen dituzten aukerak ezagutzeko eta
ulertzeko eta ohiko hizkeraren estandarizaziotik urrunago joateko
tresna bezala.
top
|
S.P.U.L.K.P.Z
Soinu paisaiak urpean, labirintoan,
kartzelan, paisai zoinu
S.P.U.L.K.P.Z. 2005 urtean egin zen S.P.A.P.S. en jarraipena da. (ikus
Artoartian katalogoan dagoen liburuxka) Urpe, Labirinto eta Kartzela
soinu paisai zoinuei buruzko ekintza eta gogoetak biltzen ditu egitasmo
honek. Gune ezberdin hauetako eta hauei buruzko idazki, grabazio,
ideia, argazki, bideo, saio, experimentu edo bestenolako burutapenak
jasotzen ari gara. Zoinuak.
s.p.u.p.z. urpean Urpeko soinu paisaiak. Eta hauek entzuteko bide
bitxiak.
s.p.k.p.z. kartzelan Kartzeletako soinu paisai zoinuak.
s.p.l.p.z. labirintoan Soinu paisai labirintikoa
ERTZen eginen den aurkezpenean partea hartuko dute bertzeak bertze:
Lorenzo Lustri, Robin Martin, Luca Miti, Alex Mendizabal, Nagore
Garcia, Oier Etxeberria, Oier Iruretagoiena, anonimoak....
top
|
|
ANTOLATZAILEA:
ERTZ arte gunea - www.ertza.net , Berako Kultur Batzordea, Berako Udala
Laguntzaile berezia: Alex Mendizabal
DISEINUA :
Gustavo Diaz Sosa & ERTZ
LAGUNTZAILEAK:
Arteleku AUDIOLAB (Donostia)
ARTELEKU (Donostia)
DONOSTIA KULTURA (Donostia)
SOTOTIK e-zine
GURE TXOKOA ELKARTEA (Bera)
(UN)COMMON SOUNDS
ESKERRAK:
Marta Font, Gat, Gustavo Diaz de Sosa, Oier Iruretagoiena, Arto artian,
Larraitz Mendizuri, Natalia Barberia, Amalur Gaztañaga, Jose
Luis Rebordinos, Gure Txokoa elkartea,
KONTAKTUA:
ERTZ apdo 75 31780 BERA (Nafarroa)
www.ertza.net | info@ertza.net
|
|
< tr>
|
ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako Udala
:::::::::: www.ertza.net ::::::::
info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) :::::::::::
|
|