|
|
ertz
jaialdia : 2006 |
|
7. Nazioarteko Bertze musiken jaialdia
EGITARAUA:
2006/9/14 Arteleku, DONOSTIA
16:00-20:00 / workshop: Gabriel Paiuk
2006/9/15 Arteleku, DONOSTIA
11:00-18:00 / workshop: Gabriel Paiuk
19:00 / hitzaldia: Phill Niblock
& Thomas Ankersmit
20:00 / live: Gabriel Paiuk ensemble
2006/9/16, kultur etxea, BERA
19:00 / irekiera:
instalazioa: Enrike Hurtado
aurkezpena: Arto artian
20:00 / live:
Phill Niblock
& Thomas Ankersmit
Norbert
Möslang
Bizarra
Oier
Etxeberria
Thor
Magnusson & Runar Magnusson
Gabriel Paiuk
2006/9/17 Herriko
etxeko plaza, BERA
19:00 / live: Borroka + Maite Arroitajauregi
20:30 / live: Llorenç
Barber
(Streaming-a SOTOTIKi esker)
kredituak
|
|
Argazkiak:
(Asier
Gogortza, 2006)
|
Artistak:
PHILL NIBLOCK
www.phillniblock.com
Phill Niblock konposatzaile minimalista,
multimedia musikaria eta New Yorkeko Experimental Intermedia izeneko
fundazioaren zuzendaria da. 60ko hamarkadaz geroztik bere presentzia
aski nabaria izan da nazioarteko abangoardiako musikaren mugimenduan,
historia liburuetan minimalista ahaztua den arren, ondotik etorri diren
belaunaldiengan izandako eraginak ederki erakusten duen bezala. Bere
lana Minimalista da, hitz nagusiekin. Soinu pista ugariz osatutako eta
dijitalki prozesatutako "drone" mikrotonal monolitikoak konposatzen
ditu, erritmorik eta melodia garbirik gabeko musika ederra sortzeko.
Mugimendua geldoa da, aldaketak apenas iragarri daitezke, baina biziz
beteak daude bere lanak.
Aldi honetan Thomas Ankersmit saxofoijolearen laguntza izango du
zuzenean.
ENTZUN (streaming)
top
|
THOMAS ANKERSMIT
Thomas Ankersmit Berlin eta Amsterdam artean
bizi den saxofoilari inprobisatzaile eta musikari elektronikoa da.
Berak jorratutako teknika aunitz "zabaldutako teknika" gisara ulertuak
izan dira.Tinbre bortitzak, aunitzetan elektronika gogora ekartzen
dutenak, eta metalezko zaratak sortzeko, bere musika tresna ez-ohiko
moduan erabiltzen du. Zuzenean, Ankersmitek soinu konkretuetara begira
jartzen duen saxofoia prozesu dijital nahiz analogikoekin nahasten du.
ENTZUN (streaming)
top
|
NORBERT MÖSLANG
http://homepage.swissonline.ch/bots/
Suitzako musikari inprobisatzailea, "cracked
everyday electronics" edo crackeatutako etxeko makina elektronikoak
erabiltzen ditu. 2002. urte bukaera bitarte Andy Guhl-ekin batera Voice
Crack talde garrantzitsuan parte hartu zuen, baita Poire_Z bezalako
proiektuetan ere. Hori gutxi balitz, hainbeste talde eta artistekin
egin izan du musika, halanola: Borbetomagus, Otomo Yoshihide,
Günter Müller, Jim O'rourke, Kevin Drumm, Florian
Hecker eta aunitz gehiago.
ENTZUN (streaming)
top
|
BIZARRA
Iban Urizar: tronpeta, klarinetea,
bestelakoak
Mikel Etxegarai: perkusioa, bateria, bestelakoak
Iban Urizar (Cafe Teatro, Mengele
Quartet,...) eta Mikel Etxegaraik(Gutariko Bat, Voodo muzak, ...)
osatzen dute bizarra. Inprobisazioak izugarrizko garrantzia du beraien
musika sortzerako orduan. Free Jazz, inprobisazio askea edo elektronika
esperimentala izanik ere, bateria eta trompeta erabiliaz elektronikaren
abantailak aprobetxatzen dituzte beraien musika haratago eramateko.
Soinu bortitz eta eroak, film beltzenaren notak emeki joaz, aspaldiko
orroak entzunaz, soinuaren materia espazioak birsortzeko aprobetxatuz.
Jazza askea denean edo elektronikaren bitartez paisaiak marraztu nahi
direnean bezala.
Bizarra, Bzz....rrrrrr....Bzzzzzz...........rrrrrrrrrrrrrrrr.
top
|
OIER ETXEBERRIA: C14
C14 soinu datazio lan bat da. Oier
Etxeberriak euskal sonorismoaren adn-a berreskuratzen du, sampling-a
eta zarata erabiliz, nahasiz, xehatuz, saiaketan saiatuz. Hainbat urtez
Akauzazte taldean gitarra jo ondotik, Etxeberriak euskal kantutegiaren
inguruko (kantutegia zentzu zabalenean ulertuta) ikerketa prozesu
interesgarria abiatu du, momentuz C14 bezalako argitalpenetan edo Alde
Zarra! (gure musika) bezalako erakusketetan islatu dena. ERTZ
jaialdiaren edizio honetan lehen aldiz aurkeztuko du bere lana zuzenean
eta bakarrik.
ENTZUN (streaming)
top
|
ENRIKE HURTADO
www.ixi-software.net
Enrike Hurtado Bilbaon bizi den musikari eta
musika software elkareragileen programatzailea da. Bilbaoko punk-rock
eszenako hainbat taldetan parte hartu ondotik (Safety pins, JAN) 2001.
urtean IXI-SOFTWARE egitasmoa abiatzen du Thor Magnusson
islandiarrarekin batera. Proiektu honek ia erabat murgiltzen du prozesu
bereziak sortzeko gai diren programa eta aplikazio berezien sorkuntzan.
Oraingo honetan bere azken lana LORE aurkezten digu. Lore, autoreak
sortutako software batean oinarritutako drone amaiezin eta aldakorrak
sortzen dituen soinu instalazioa da.
ENTZUN (streaming)
top
|
SameSameButDifferent v.02-Iceland
by THOR MAGNUSSON & RUNAR MAGNUSSON
www.ixi.software.net
www.this.is/whitelabel
Thor, Enrike Hurtadorekin batera IXI-SOFTWARE egitasmoaren sortzaile
izan zen, eta geroztik softwaregintzan lan egiten du. Honi buruz
hainbat testu eta saiakera idatzi ditu, baita berak sortutako programak
musikaren arloan praktikan jarri ere, besteak beste Sigtryggur berg
Sigmarsson, Shinji Kanki edo Matt grey bezalako musikarien alboan.
Runar-ek, musika elektronikoaren, ambient-aren eta elektroakustikaren
inguruan egin izan du lan. 1994. urteaz gero Vindva Mei taldeko kidea
da, beraiekin 3 cd argitaratu ditu, baina baita bakarka ere. Horrez
gain antzerkirako eta performance ikuskizunetarako musika egin du.
Aldi honetan, sortutako proiektu jeneratibo edo sortzailea aurkezten
dute: SAMESAMEBUTDIFFERENT V.O2. Ikusentzunezko egitasmo hau software
programazioan eta soinugintzan oinarrituta dago, eta islandian egindako
landa grabaketak ditu oinarri.
top
|
GABRIEL PAIUK
1975. urtean jaiotako pianojole eta
konposatzaile argentinarra. 1999. urteaz gero musika berrietara eta
honen bidezidorretara zuzendu du bere lana, berdin konposizio mota
desberdinetan, inprobisazioan nahiz dantza edo antzerkia bezala bertze
alorretan. Bakarka (res extensa), taldean (Gabriel Paiuk ensemble) edo
inprobisazioan (Sergio Merce, Keith Rowe, Axel Dorner, Lucio Capece,
Manuel Mota...) aritakoa da bera. Berriki iaz ertz jaialdian izan
genuen Jason Kahn musikariarekin lan berri bat argitaratu du.
top
|
LLORENÇ BARBER
Heziketa akademikoa eduki arren, 60.
hamarkadan Darmstadt-en egindako egonaldiaren ondotik Cage, Fluxus,
minimalismoak eta bazterretako musikek edo guk deitzen diegun bezala
"bertze musikek" gidatu dute balentziar honen lana. Guzti hortatik
"Taller de Música Mundana" (1978), "campanario portativo"
(1981) edo "Flatus Vocis trio" (1981) bezalako egitasmoak sortu ziren,
azkenik, 80. hamarkada erdialdean Musika Plurifokalari bideak irekiz.
1987. urtetik hona hiriak soinutzen egin du lan musikari honek,
hortarako kanpaiak, sirenak, itsasontziak, musikabandak eta bestelako
soinu iturriak erabiliz espazio publikoan. Azken urteotan munduko 150
hiri baino gehiago soinutu eta gero Berara etorriko da gure herria ere
kanpai soinuz betetzera.
ENTZUN (streaming)
top
|
MAITE ARROITAJAUREGI
Elgoibarko cellojolea besteak beste Anari
edo Lisabö bezalako euskal herriko talde eta bakarlarien
ondoan ezagutu ahal izan dugu. Baina musikari honen lanak aise ibilbide
zabalagoak eta ugariagoak erakusten ditu, bideolanetarako nahiz
dantzarako konposizioak sortzetik hasi eta A4 laukotearekin (Inigo
Telletxea, Inigo Ugarteburu eta Xabier Erkiziarekin) egindako
laneraino.
Horren adibide gisara jaialdian BORROKA lapurdiko taldearekin batera
joko du, lehen aldiz.
top
|
BORROKA
Pantxix Bidart: gitarrak, bozak, lauta
Kako cavalié: kontrabaxua, balafoia, falutak, bozak,
tresneria
Bi nortasun, bi bide, elkartze bat. Hizkera
desberdinak hizkuntza bakar baten alde. Bi mundu gozamen beraren bila.
Ahotsak, gitarrak, kontrabaxuak eta tresneriak topatzen dute elkar,
galtzen, batzen, elkar jotzen, urratzen, elkar entzuten, elkar
mintzatzen. Euskal poesiak Pantxixen ahotik erantzulea aurkitzen du
munduko "kako"fonian. Begirada kurutzatua kultura zapaldu
zapaltzaileaz. Borroka bat baino gehiago, eraikuntza musikala, estetika
amankomun bat du helburu taldeak. Bapatean sortutako giroak, zuzenean
grabatuak, entzumenari eskaniak. Hemen, ezer ez da sortzen, ezer ez da
ixiltzen, dena da isurtzen.
ENTZUN (streaming)
top
|
ANTOLATZAILEA:
ERTZ arte gunea - www.ertza.net , Berako Kultur Batzordea, Berako Udala
DISEINUA :
Oier Etxeberria & ERTZ
LAGUNTZAILEAK:
Arteleku AUDIOLAB (Donostia)
ARTELEKU (Donostia)
EIHA
RTZEA kultur etxea (Hazparne)
SOTOTIK e-zine
GURE TXOKOA ELKARTEA (Bera)
(UN)COMMON SOUNDS
ESKERRAK:
Oier Etxeberria, Oier Iruretagoiena, Enrike Hurtado, Catherine Luro,
Marta Font, Arto artian, Larraitz Mendizuri.
KONTAKTUA:
ERTZ apdo 75 31780 BERA (Nafarroa)
www.ertza.net | info@ertza.net
|
|
<
tr>
|
ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako Udala
:::::::::: www.ertza.net ::::::::
info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) :::::::::::
|
|