|
|
ertz
jaialdia : 2005 |
|
6. Nazioarteko Bertze musiken jaialdia
2005/6/9 22:00
2005/6/10 22:00
+
GONBIDATUAK: HUTS & kintools app | AZKOITIKO MATADEIXE
DISKA ESTANDAK: Amanita records, cut , Antifrost, Compañia
de sueños ilimitada, Tzesne...
|
|
Argazkiak:
Kritikak:
http://www.eremulauak.com/artikulu.php?id=76
Bertze musikak aurten ere Beran
2005-06-13
Berako 2005.ko Ertz jaialdira hurbildu ginen larunbatean, zoritxarrez
bakarrik bigarren egunera, baina bagenituen gogoak han biltzen diren
?bertze" musiketaz gozatzeko. Kultur etxean bildu zen jende nahikotxo,
eta musika experimentalaren kasuan askotan gertatzen denez ez dut uste
inor indiferente geratuko zenik.
Gaua hasteko Gaizka Sarasola eta Xabier Iriondo aritu ziren taula
gainean. Oso nahasketa interesgarria atera zen. Sarasola lesakarrak
euskal musika tresna tradizionalekin lan egiten du (txistua, alboka,
ttunttuna...) eta egindako inprobisazioak Iriondo italo-euskaldunak
jantzi eta hornitu zituen elektronika erabiliz. Euskal musika
tradizionalaren ondarearen ikuspegi berri bat entzun ahal izan genuen,
dudarik gabe.
Bigarren Astra izan genituen: Jason Kahn (Suitza) eta Ilios (Grezia)
soinu-artistek osaturiko bikotea. Eskenatokitik at aritu ziren,
aretoaren erdian, ordenagailu bat bakoitzarentzat eta argiak itzalita.
Soinu muturrak hausnartzen ditu bikote honek. Zarata eta isiltasuna.
Eta hori da han entzun genuena, niri belarriak ulertu ez zuten muturren
arteko gatazka.
Gaueko momentua iristear zegoen oraindik Berako kultur etxean, eta hori
iritsi zen Can taldeko Damo Suzuki kriston botea eman zuenean haien
emanaldia hasteko. Abeslari japoniarrarekin batera Xabier Iriondo
gitarra eta programazioetan eta Zu talde italiarra, bateria, baxua eta
saxo baritonoarekin. Sekulako inprobizazio ostikada jaso zuen han
bildutako jendeak. Taulagainean egin zutena, ez da free-jazza, ez da
hardcore, baina biak badira. Sentsazioz beteriko emanaldia.
Jaialdia amaitzeko beste bikote bat aritu zen, frantsesak hauek,
aurrekoak baino interesgarriagoak, ene ustetan. Eric La Casa eta Thomas
Chartemant. Hantxe bertan Xabi Erkizia antolatzaileak azaldu zuenez
musikari batek beste gela batean egon zen musika-tresna akustikoak
jotzen eta bestea aretoan bertan zegoen tresna horren interpretazioa
entzunarazten. Entzuleak aretoaren erdian egoteko eskatu zuten eta egia
esan, soinu interesgarriak entzuteko parada izan genuen, nahiz eta
emanaldia denbora gehiegiz luzatu zuten, agian.
|
Artistak:
ARNOLD DREYBLATT________ AEB-USA / Alemania
www.dreyblatt.net
New York hiriko konposatzaile minimalisten
bigarren belaunaldiko bertze artistekin batera, Arnol Dreyblatt-ek
konposatzeko eta jotzeko modu pertsonal eta bakarra sortu du. Musika
tresna berriak eta hauek erabiltzeko teknika eta entonazio sistema
berriak sortu ditu. Talde askorekin, antzerkian edo instalazio
proiektuetan lan eginez, –abardura aberatsekin eta erritmo
zirraragarriekin osatutako musika egiten du, tono naturalen
potentzialaren ikerketa gisako batean. Hogei urtez THE ORCHESTRA OF
EXCITED STRINGS taldearen zuzendari izan ondoren, gaur egun Berlinen
egiten du lan. La Monte Young, Pauline Oliveros eta Alvin Lucier-en
ikasle izaki, bere maisuek irekitako bideen sakonketa bat da nortasun
bereziko konposatzaile honen lana.
Junto a otros artistas pertenecientes a la
segunda generaci—n de compositores minimalistas de New York,
Arnold Dreyblatt ha desarrollado un personal y œnico mŽtodo
de composici—n e interpretación. Ha inventado un
gran número de instrumentos originales, técnicas
de interpretaci—n y sistemas de entonaci—n.
Trabajando directamente con varios ensembles y en proyectos de teatro e
instalaci—n, crea una musica con ritmos excitados y ricas
texturas. Una exploraci—n del potencial inherente en la serie
de tonos harmónicos naturales. Tras haber dirigido, durante
20 a–os THE ORCHESTRA OF EXCITED STRINGS, actualmente vive y
trabaja en Berlin. Alumno de La Monte Young, Pauline Oliveros o Alvin
Lucier, el trabajo de este personal compositor se puede definir como
una profundizaci—n en el legado de estos.
top
|
JASON KAHN________ AEB -
USA / Suitza
www.jasonkahn.net | www.cut.fm
Jason Kahn, New York hirian jaio zen, Los
Angelesen hezi eta gaur egun Zurich-en bizi da. GŸnter
MŸller, Dieb13, Erik M, Voice Crack, Sainkho Namtchylak, David
Moss, Evan Parker, Christian Marclay, Kevin Drumm, Steve Roden, John
Hudak, Kim Cascone, Br
andon Labelle edo SteinbrŸchel bezalako artistekin egin du lan
zuzenean edo grabatuz. Jatorriz perkusiojolea, zuzeneko elektronika
gehitu du bere lan-metodora eta ordenagailua nahiz sintetizadore
analogikoak perkusio tresnekin nahasten ditu. CUT labela martxan jarri
zuen 1996an, eta dagoeneko 14 diska argitaratu ditu. Dantzarako, eta
antzerkirako musika egin du eta Europa, Hego eta Ipar-amerikan,
Japonen, Turkian, Errusian eta Australian jo izan du.
top
|
TÜSÜRI________ Errenteria (Gipuzkoa)
www.tusuri.tk
Gipuzkoako ingurune industrialetik dator
TŸsŸri. Duela hiru urte elektronika ilun eta
industrialaren inguruan abiatu zen proiektuak etengabeko aldaketak
jasan ditu denbora guzti honetan. Ambient esperimentalenetik igaro
ostean, erritmo sendo eta oldarraldi industrialez lagunduriko ambient
batzuetan goxoa eta besteetan garratzagoa dakarkigu, landa grabaketak
eta jostailuzko metalofono bat soinu iturri hartuta. Iluntasunean beti.
top
|
DAMO SUZUKI________ japon
www.damosuzuki.de
70. hamarkadan krautrock mugimenduaren
sortzaile izandako CAN talde alemaniarreko kide ohia eta
improbisatzaile nekagaitza, Damo Suzuki oraindik ere mundu osoko
musikari aktiboenetakoa da. Bisitatzen duen herrialde bakoitzean bere
musikari taldea sortzera eraman duen DAMO SUZUKI1S NETWORK egitasmoari
jarraikiz, ehundaka musikarirekin joz kontzertuak eskaintzen ditu
etengabe mundu zabaleko hainbertze herrialdetan, Berak BUKAERARIK
GABEKO BIRA bezala definitzen duenean sartuta, aldi honetan Italiako ZU
eta XABIER IRIONDO musikariak izanen ditu lagun.
top
|
ZU________ Italia
www.zuism.com
Bateria, baxua eta saxofoiarekin egindako
musika kritikoa eta indartsua. Deitu free-jazz, no-wave edo hardcore.
Arimaz betetako musika da. 1999an Erroman hasi ziren zuzenean jotzen
eta geroztik diska andana bat, kolaborazio zerrenda luze bat eta
ehundaka kontzertu eman ditu ZUk. Bide luze eta etengabe hortan EUGENE
CHADBOURNE, AMY DENIO, KEN VANDERMARK, FRED LONGBERG.HOLM, HAMID DRAKE,
STEVE ALBINI, THE EX izan dituzte lagun estudioan nahiz zuzenean, eta
orain DAMO SUZUKI. Hauez gain Massimo-k Otomo Yoshihideren ISO
proiektuan jotzen du, eta bi d
iska argitaratu ditu DOGON hirukotearekin.
top
|
ERIC LA CASA & THOMAS CHARMETTANT__________Frantzia
/ Francia
http://ascendre.free.fr
Eric La casa artista sonoroaren eta Thomas
Charmetant biolontxelistaren arteko elkarlana inprobisazio batean hasi
zen. Beraien arteko elkarrizketetatik, eta musika tresnaren
kontzeptutik abiatuz, beraien praktika musikalen ez-ohiko atalekin eta
hauek dituzten arazoekin lan sistema bat ezarri zuten. Eric La
Casa-rentzat soinua sortzen duen musika-tresna ikustezin baten
informazioa, tresna ez dagoen bertze areto batean, baina zuzen-zuzenean
erakustean dago gakoa. Thomas Charmetant-entzat tresna bera jotzeko
momentuan berak sortutako soinua moldatzen eta lantzen duen filtro
batetik entzutea da erronka. Bata gela batean musika-tresna akustikoa
jotzen eta bertzea entzuleei tresna horren interpretazioa
entzunarazten. Zailtasuna hortaz, ez dago elkarrekin edo norberaren
tresnekin ados jartzean, norberaren lehen eta bigarren entzumenen
jolasean baizik.
top
|
XABIER IRIONDO________ Italia
www.xabieririondo.com
Izen euskaldunekoa baina jatorriz italiarra
da Xabier Iriondo. Rock esperimentalaren inguruan musika sortzen
hainbat proiektuetan ibilitakoa da bera, AFTERHOURS,
SIXMINUTEWARMADNESS eta A SHORT APNEA taldeekin adibidez.
Gaur egun gitarra alde batera utzi gabe baina bertzelako norabideetara
joz, UNCODE DUELLO, TASADAY, 2partiMOLLItremolanti, EAReNOW, POLVERE
eta FOURGARDENSINONE inprobisazioan eta elektronikaren inguruko
proiektuekin egiten du lan. Jaialdian birritan joko du, Damo Suzuki eta
Zu-rekin batera eta bikotean lehen aldiz, Gaizka Sarasolarekin.
top
|
GAIZKA SARASOLA________ Lesaka, Nafarroa
www.ertza.net
Antzerkian, dantzan eta musikan aritua eta
ari dena, Gaizka Sarasolak euskal kulturaren ondarearen bere ikuspegi
pertsonala jarri du mahai gainean. Euskal herriko musika tresna
tradizionalak erabiliz (txistua, txirula, ttunttuna, txanbela, al
boka....) euskal doinuen eta inprobisazio askearen tartean koka daiteke
bere lana. 2004. urtearen bukaeran argitaratutako IXURIAK diskak jarri
du sortzaile hau musikaren bidezidor esperimentalenetan zehar eta
horren erakusgarri, lehen aldiz, XABIER IRIONDO italiarrarekin batera
entzungo dugu.
top
|
ASTRA________
www.jasonkahn.net | www.siteilios.gr
Jason Kahn (Suitza) eta Ilios (
Grezia) soinu-artistek berriki osatutako bikotea. ANTIFROST eta DOMIZIL
label-ek antolatutako elkartruke bira batean lehen aldiz elkarrekin jo
ondotik, bikote honek bi artistek egindako lanen amankomuntasunetan
sakontzen du. Ilios jatorriz greziarra da, baina Bartzelonatik egiten
du lan. Bere anti-karrera musikalak bi muturren arteko inbestigazio
jarraituan du oinarri. Honela, isiltasun ortodoxoa eta zarata
katolikoaren artean, zuria eta beltzaren artean dabil. Proiektu
ezberdinak ditu: zinemarako soinu-bandak, dantza garaikidea eta
ANTIFROST zigiluaren zein ELECTROGRAPH jaialdiaren zuzendaritza.
Besteak beste, Francisco L—pez, as11 edo Thurston Moore
bezalako artistekin egin du lan.
top
|
ANTOLATZAILEA:
ERTZ arte gunea - www.ertza.net , Berako Kultur Batzordea
DISEINUA :
Izi Oñederra & ERTZ
LAGUNTZAILEAK:
Arteleku AUDIOLAB (Donostia)
TABERNA EDARIAK (Bera)
GURE TXOKOA ELKARTEA (Bera)
AZKOITIKO MATADEROA (Azkoitia, Gipuzkoa)
SOTOTIK webzine
FUGA JURÁSICA (Buenos
Aires)
ESKERRAK:
Enrike Hurtado, Massimo, Miren Eraso, Jon Abril, Gorane Artieda, Amalur
Gaztañaga, Dimitris Karyofillis, Azkoitiko Matadeixe, Oier
Iruretagoiena, Pablo Lasa, Isabel Herguera, Xabier Iriondo, Gaizka
Sarasola, Manuel Taberna, MIK studios.
KONTAKTUA:
ERTZ apdo 75 31780 BERA (Nafarroa)
www.ertza.net | info@ertza.net
|
|
|
ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako Udala
:::::::::: www.ertza.net ::::::::
info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) :::::::::::
|
|