|
|
ertz
jaialdia : 2004 |
|
e
r t z > > > > < 2004
5. Nazioarteko bertze musiken jaialdia
2004/6/6 22:00
2004/6/5 22:00
+ DISKA STANDAK: Amanita records, w.m.o/r,
Antifrost, Compañia de sueños ilimitada, Tzesne...
|
|
Irudiak:
|
Artistak:
KEITH
ROWE >>>>< EB / UK
Keith Rowe, AMM talde aitzindariarekin
(1965. urtean sortua Eddie Prevost eta Lou Garerekin batera) egindako
lan garrantzitsuarengatik da ezaguna. Gitarra ikuspegi berritzaile
batetik begiratu eta erabiltzen esperimentatzaile aparta izan da
ingelesa joan diren ia 40 urteotan, eta gaur egungo gitarrajole
esperimentalengan bere eragina aski nabaria da. Azken urteotan hainbat
proiektutan parte hartu du munduko hainbertze herrialdetako gitarrajole
eta inprobisadorerekin eta bertzeak bertze MIMEO (Music In Mouvement
Electronic Orchestra) orkestra esperimentaleko zuzendari da.
top
|
TOSHIMARU
NAKAMURA >>>>< Japon
www.japanimprov.com
90. hamarkadan gitarrarekin inprobisatzen
hasi eta gero azken urteotan musika elektronikoaren inguruan ikertzen
ibili da Nakamura. Bereziki "no-input mixing board" izeneko teknika
erabiliz nazioarteko eszenan ezagun egin duen estilo eta nortasun
bakarra sortu du. Antzerkirako hainbat konposizio lan egin du eta
Tokyoko inprobisazio eszenako dinamizatzailea izan da Taku Sugimoto eta
Tetuzi Akiyamarekin batera, bertako Off Site galerian egindako
lanarekin.
top
|
JOHN
DUNCAN >>>>< AEB -
USA
www.johnduncan.org
"Nere musika ez da deskribatzeko egina"
dioen artista baten lanari buruz hitzegitea ez da erraza, baina John
Duncanek arte diziplina desberdinetan azken hamarkadetan egin duen
ibilbidea ezagutzerakoan hitzak eta inpresioak ekidinezinak bihurtzen
dira. Probokatzailea eta zaratazalea, nahiz eta batzuek bere lana dark
electronics edo industrial gisara definitu duten, musikari honen
ekarpenak estiloekin zerikusirik ez duela ozen erakusten du, nortasuna
estetikaren gainetik jarriz. Azken urteotako elektronikaren sortzaile
eta eragile nagusienetakoa da.
top
|
PHILL
NIBLOCK >>>>< AEB /
USA
"The movement of people working"
"Lanean ari den jendearen mugimendua"
"El movimiento de gente trabajando"
www.phillniblock.com
www.experimentalintermedia.org
Phill Niblock New Yorken bizi den
konposatzaile minimalista, multimedia musikaria eta Experimental
Intermedia izeneko fundazioaren zuzendaria da. 60. hamarkadaz geroztik
bere presentzia aski nabaria izan da nazioarteko avant-garde
mugimenduan, historia liburuetan minimalista ahaztua den arren
, ondotik etorri diren jenerazioengan izandako influentziak ederki
erakusten duen bezala. Bere lana Minimalista da, hitzaren zentzu
klasikoenean. Soinu pista ugariz osatutako eta dijitalki prozesatutako
"drone" mikrotonal monolitikoak osatzen ditu, erritmorik eta melodiarik
gabeko musika ederra sortzeko. Mugimendua geldoa da, aldaketak apenas
iragarri daitezke, baina biziz beteak daude bere lanak. Aldi honetan
"The Movement of People Working" ikusentzunezko lan bilduma ederraren
zati batzuk aurkeztuko ditu.
top
|
ATANAS
KORNELIUS AKERSTR
A >>>>< Azkoitia
www.ailimitada.com
Kontsumo masiborako produktu hutsal bihurtu
aurretik, blues eta rockaren hastapenetako soinuak barnebizitzaren
espresiobide zuzenerako iturri eta tresna dira. 90. hamarkadako lehen
urteetan espontaneoki sortu eta desagerturiko Olki Boys-en jarraipen
natural gisa datorren proiektu honekin, Atanas Kornelius eta beste
Astapotroak (Azkoitiko Matadeiko barrunbeetatik, Akauzazte eta Autoa-ko
partaideak tarteko) oinarrizko lehen-hizkuntza hontan barneratzeko
saiakera aurkeztuko digute, lehen aldiz jendaurrean. Rockaren
aurrehistoria bilutsiarekin eginako begiratu bat post-rock
garaiotarako...
top
|
OREN
AMBARCHI >>>><
Australia
www.orenambarchi.com
Australiako musika esperimentalaren
mugimenduetako sortzaileetako bat izan arren, Oren Ambarchiren
ibilbidea nazioartera zabaldu da azken urteotan. John Zorn, Keith Rowe
edo Christian Fennesz-en gisako musikariekin lanean aritua, jazza,
inprobisazioa eta azken bortz urteotan elektronika eta gitarra jorratu
ditu australiarrak. Horren emaitza izan dira Touch, Tzadik edo
Staubgold bezalako label prestijiotsuetan argitaratu dituen lan
interesgarriak.
top
|
CHRISTIAN
FENNESZ >>>>< Austria
www.fennesz.com
Christian Fennesz austriarra azken urteotako
musika elektronikoaren izen nagusienetakoa bihurtu da, gitarra bezalako
musika tresna elektrikoan oinarrituta lan elektroniko ederrak
konposatzeagatik. Bere lana dudarik gabe erreferente garrantzitsua da
gaur egungo nazioarteko musika produkzioan, soinu mundu pertsonala
sortu baitu bere musikarekin..
top
|
SIGTRYGGUR
BERG SIGMARSSON >>>><
Islandia
www.helenscarsdale.com/siggi/
Islandiako musikaria, gaur egun Alemanian
bizi dena. Hainbat urtetan Stilluppsteypa hirukote elektroniko
paregabeko kide izandakoa. Bere bakarkako lana hainbat modutan
deskribatu izan da: collage, soinu manipulazioa, drone ixila,
minimalista Modu batera edo bertzera, bere musikak
jarrera lasai eta geldoetara gonbidatzen du entzulea, kontrasteen bidez
(ez bereziki zaratatsuak) soinu egoera bereziak sortuz.
top
td>
|
JORGE
HARO >>>>< Argentina
www.findelmundo.com.ar
www.limb0.org
Musika elektronikoaren eta esperimentalaren
argentinako eszenako soinu konposatzaile eta diseinatzaile
nabarmenetakoa. 90. hamarkadaren hasieratik kontzertu akusmatikoak,
bideolan dijitalak, soinu instalazioak, filme, antzerki eta
telebistarako doinuak izan dira bere lanaren oinarri, mundu zabalean
zehar erakutsi izan duen moduan. FIN DEL MUNDO lantegiko eta LIMBO (
¯ Buenos Aireseko ikerkuntza multidisziplinarren laborategia)
proiektuaren zuzendaria da. Bere musikak arte dijitalaren gaur egungo
azken joeren arrastoak ditu, erritmoa, soinu sintetikoak, irudi
fraktalak eta espazioa modu berezian erabiliz.
top
|
RAXINASKY
>>>>< Belgika
www.raxinasky.tk
Bere burua literalki
"ultra-bastardi-noise-core-post-dick orchestra" bezala definitzen duen
taldea izanik, belgiar talde honen musika goxoa ezik edozer izan
daitekela imajina daiteke Gitarra, bateria eta tronpetaz apaindutako
hirukote indartsu eta dinamikoa da, rockaren, jazzaren eta hardcorearen
artean dantzan dabilena. Naked city, Today is the day edo Melt Banana
bezalako taldeen eraginekin, umorea, zarata eta distortsioa, raxinasky.
top
|
STAN
BRAKHAGE >>>>< New
York, AEB
www.fredcamper.com
"Zentzugabeak baina dizdiratsuak diren
elementuekin osatutako mundu bizi bat, milaka koloretako
–abardurekin eta kontaezinezko mugimendu aniztasunez betea".
Hori da beharbada Stan Brakhag
e (1933-2003) zinemagile haundiak sortu zuen irudi mundu paregabea
deskribatzeko modu zuzenena, hitzak gutxirako balio badute ere. Mutua
soinuz eta ozena irudiz, ezinezkoa da amerikarraren filmeetan ezer
aurretik igartzea, pertzeptzioaren une bakoitza errepikaezina balitz
bezala lantzen baitu. ERTZentzako ohore haundia da, bere
senitartekoaren baimen bereziarekin artista haundi honen lana jaialdian
erakutsi ahal izatea.
Oharra: Erakutsiko ditugun filmak orijinalen
erreprodukzio dijitalak dira, eta ezin dira baimenik gabe ezohiko
moduan erakutsi. Hortaz, zinez eskertzen dugu gure helburuak nahiz
mugak ulertuz Marilyn Brakhagek emandako baimena eta eskainitako
laguntza.
top
|
|
ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako Udala
:::::::::: www.ertza.net ::::::::
info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) :::::::::::
|
|