ertz jaialdia :
2002 |
|
3. Nazioarteko bertze
musiken jaialdia
2002/6/6 20:30
2002/6/7 20:30
2002/6/8 20:30
2002/6/9 12:00
+ ixi software, amanita records jukebox
|
|
Irudiak:
|
Artistak:
Experimental
video selection
Jaialdia hasteko, Mateo Austin bideogile
beratarrak aukeratutako bideolanen proiekzioa eginen da Berako Kultur
etxean. Bertzeak bertze Alex Q. Davies, Peter Wobser, Mike Blayney,
Raymond Mcewan edo Mateo Austin beraren lanak ikusi ahal izanen dira..
top
|
Alejandra &
Aeron
Logroño eta New Yorkeko bikote
honen aztarnak jarraituz ez da harritzekoa bigarren aldiz gure
jaialdian aurkitzea. Lucky kitchen, beraien label ttikiarekin egindako
lan haundia kontuan hartzen badugu eta bikote honen azken lanak entzun,
heldutasun kreatibora ailegatu direla erran genezake, erratu gabe.
Elektronika eta folklorea edozein motatakoa dela ere, bateragarriak
direla erakusten dute Logroñoko bi artistek.
www.luckykitchen.com
top
|
A.F.R.I. studios
Coloniako musika eszena Alemanian eta
Europan aurki daiteken interesgarrienetakoa da, eta hango ordezkaritza
beteko du A.f.r.i. studios edo izen horren azpian gordetzen den Andres
Franz Krause musikariak. Softl music label goxo eta interesgarriko
arduradunak eskaintza minimalista baina aldiberean atsegina, goxoa eta
gozagarria eskainiko digu.
www.softlmusic.com , www.luckykitchen.com
top
|
Tom Steinle
Coloniatik ere bai, nazioarteko prentsan
kritika bikainak bilu dituen TOMLAB label paregabeko arduradun Tom
Steinlek azken urteotan argitaratu dituen soinu goxokien aukeraketa bat
eskainiko digu. Bertzeak bertze Rafael Toral, Niobe, Junger der Blonde,
Novisad, Visor, edo Aeron Bergmanen lanak ezagutu ahal izanen ditugu.
www.tomlab.com , www.softlmusic.com
top
|
Alku
Bertzeak bertze Wobbly, Hecker, Pita edo Fco
Lopez bezalako artisten lanak argitaratu dituen etxeko cdr label gisara
lan egiten duen Bartzelonako bikote honek ere badu zeresanik azken
urteetan zabaldu den digitalismoaren inguruan. Ordenagailuak,
softwarea, Murphyren legeak eta tartean gerta daiteken guztia nahasten
dute Bartzelonakoek, beraien lanabesak, ordenagailuak, kol
apsoaren ertzean paratu arte. Zer erranen lukete ordenagailuek
solastuko balira?
http://personal.ilimit.es/principio/
top
|
Tzesne
Gipuzkoako kostaldeko industrialdetik heldu
da Tzesne. Gutural talde industrialeko sortzaile izandakoak garai
bateko gogortasuna eta indarra bertze modu batean azaltzeko beharra
islatu du "La Cuchara" edo "Etxeko mehatxuak" bezalako diska
autoproduzituetan, baita ederki lortu ere. Bere musika industrial
a dela erran genezake, errepikakorra, baina barrura irensten duena da.
www.buenawista.com
top
|
Oren Ambarchi
Australiako musika esperimentalaren
mugimenduetako sortzaileetako bat izan arren, Oren Ambarchiren
ibilbidea nazioartera zabaldu da azken urteotan. John Zorn, Keith Rowe
edo iaz gure jaialdian izan zen Fenneszen gisako musikariekin lanean
aritua, jazza, inprobisazioa eta azken bortz urteotan elektronika eta
gitarra jorratu ditu austra
liarrak. Horren emaitza izan dira Touch, Tzadik edo Staubgold bezalako
label prestijiotsuetan argitaratu dituen lan interesgarriak. Bere
emanaldian Mattin bizkaitarraren laguntza izanen du.
www.touch.demon.co.uk , www.staubgold.com
top
|
Alex Mendizabal
Euskal folklorea modu bikainean ezagutzeaz
gain, New Yorken eta gaur egun Italian ikusi, bizi eta ikasitakoak,
norabide propioa eman dio Alex Mendizabal euskaldunaren ibilbide
artistikoari. Musikari aparta, geldiezina, fronte anitzekoa eta mugarik
gabekoa da bera. Zuzenekoan Juanjo Arangurenen irudien laguntza izanen
du.
top
|
Akauzazte
Euskal Herriko musikagintzan norabide berri
eta intentsoenak jorratu dituen musikari taldeetako bat da Akauzazte.
Zenbait maketa eta estreineko diska (Ur gardenak, 99) argitara eman
zutenetik erdi klandestinitatean mantendu bada ere, Azkoitiko taldeak
oraindik badu zer erranik, eta formatu berrian aurkeztuko dira.
top
|
Bassifondi
Orchesta
Izen luze honen azpian banda oso bat dagoela
dirudien arren, Chris Blazen Italiarra da proiektuaren sortzaile eta
gidari bakarra. Bertzeak bertze, Alex Mendizabal eta John Sharpen
hurbileko kolaboratzaileak berak asmatu eta egindako instrumentuetan
oinarritzen du nagusiki bere lana. www.intrasuone.da.ru/curva_Chiusa/1.htm
top
|
Curva Chiusa
Alex Mendizabal eta Chris Blazenek batera
duten proiektu berexietako bat. Soinua nolabait ateratzen duten
bizikleta mota desberdinak probatu eta eraiki eta gero, Beran,
bizikleta gainean eskainiko duten kontzertua Italiatik kanpo eginen
duten lehenbizikoa izanen da.
top
|
ixi
Ordenagailu bidez egindako musikagintzan
eta softwarearen alorrean lan egite
n duen esperimentatzaileen taldea da ixi. Lan mota desberdinak egiten
dituzte baina bereziki musika softwarearen munduan
interaktibitatearentzako bide berriak bilatzen dituzten aplikazio
bereziak lantzen dituzte.
www.ixi-software.net
top
|
|
ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako Udala
:::::::::: www.ertza.net ::::::::
info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) :::::::::::
|