|
|
ertz jaialdia :
2003 |
|
4.
Nazioarteko bertze musiken jaialdia
2003/6/6 22:00
2003/6/7 22:00
|
|
Irudiak:
|
Artistak:
Bernhard
Günter
1991n 3un peu de niege salie2 lehenbiziko
diska garrantzitsu eta aitzindaria argitara eman zuenetik, Benhard
Günter arte sonoroaren nazioarteko erreferentzia nagusienetako
bat bihurtu da. Parisko IRCAM zentruan egindako ikasketek eta
esperientziek bere ideia musikalei norabide berria eman zieten, eta
geroztik ideia horiek munduko hainbat bazterretan azaldu ditu,
horregatik hainbat sari jasoz. Isiltasunaren indarrak, mikrosoinuek,
testura ezezagunek eta filosofia asiarrak kokatzen dute bere lana, eta
introspekzioak, kontzentrazioak eta meditazioak entzulea. 1994az
geroztik TRENTE OISEAUX disko label paregabea zuzentzen du.
www.bernhardguenter.net , www.trenteoiseaux.com
top
|
Mark Wastell
& Graham Halliwell
Mark Wastell - amplified textures
Graham Halliwell - saxophone generated feedback
Mark Wastellek eta Graham Halliwellek
osatzen duten bikotea soinuaren testuran, granoan eta kokapenean
interesatua dago, inprobisazio elektroakustikoaren ikuspegitik.
Grahamek saxofoi anplifikatua feedbacka sortzeko erabiltzen duen modua,
Morton Feldmanen iturririk gabeko soinu produkzioaren moldaketa
pertsonala da, entzumena soinuaren atakera eta pitchera begira jarri
beharrean, testuren azalerara gidatuz. Mark Wastellen testur
a anplifikatuek berriz, deigarri izan beharrean, isiltasunezko ohe bat
osatzen dute. Beraien musika ez da beharbada ohiko zentzuan
entzun-erraza, entzulea nolabait test baten aurrean jartzen duelako,
baina emaitza ederretara bideratuz. Biek ere bertze hainbat
musikariekin jo izan dute, halanola Rhodri Davies, Taku Sugimoto, John
Zorn, Matt Davis, Toshimaru Nakamura, Phil Durrant, Keith Rowe edo Axel
Dorner.
www.confront.info , www.sound323.com
top
|
DJ
Amsia
Haur batek konstrukzio joko batekin eginen
lukeen bezala, dj amsiak pieza prefabrikatuak egin edo bat-batean
sortzen ditu. Instantearen intuizioak gidatzen du, eta ordena eta
desordena modu berean baloratzen ditu, jakinik, konstrukzio berri
bakoitza aurrekoaren guztiz desberdina dela. Hori aprobetxatuz, aukeren
kaos bat bihurtzen du bere jokoa, oraindik aditu gabeko formak
bilakatzen diren aukeren kaosa.
top
|
Radian
nstrumentu elektroniko eta ez elektronikoen
artean tentsio guneak kokatzea. Premisa ho
rtatik abiatuta, radian, aldaketa minimalek eta modulazioek, tinbre eta
erritmoen estrukturekin batera momentuko dinamika musikalak sortzen
dituen mikrokosmos bat da. Maila independienteak elkarrekin pilatzen
dira, hainbat azalera zakarren topagunea sortuz, testura+zarata+soinuak
bateratuz. Azken lanak Austriako MEGO label elektronikoan eta THRILL
JOCKEY amerikarrean argitaratu dituzte.
www.radian.at
top
|
Starfuckers
Rock & roll concréte
bezala defini dezakegu Italiako hiruko
te honen musika. Dozena erdi diska egin ondotik etengabeko eboluzio
prozesu baten erdian aurkitu dugu starfuckers. Rock musikaren
oinarrizko kontzeptuei muzin egin gabe, eta instrumentu akustiko,
elektriko eta elektronikoak inprobisazioaren esku jarriz, rock
& roll asimetrikoa, bukatu gabea, finkatu gabekoa bezala
deskriba dezakegun emaitza sortu du proiektuak. Blues, jazz, funk eta
rock musika, asinkroniaren menpe.
www.nananana.it/starfuckers
top
|
Nad
Spiro
Nad Spiro izenaren azpian Bartzelonako
pertsonalitate musikal ausart eta berezienetako bat aurki dezakegu,
Rosa Arruti. Hainbat proiektu eta taldeetan (Psicopatas del norte,
Mohochemie, Tender Tembles, Setonil, Spec Op...) eta hainbat artistekin
(Kim Cascone, Victor Sol, Brandon Lavelle) elkarlanean
ibili ondotik, gaur egun bere indarrak bakarkako NAD SPIRO eta pOp Eye
SpY (Miguel Iba–ezekin) proiektuetara zuzendu ditu. Bere
musika dentsitate berezikoa da, mezu zifratuz betetako soinu banda.
www.mess-age.com
top
|
Oier
Etxeberria
Aurkezpen honetan aurki daitezkeen
jostailuak beren sustraitik daude errotuak hasiera batean, hau izanik
-halabeharrez- elementu egituratzailea. Erabilpen ezberdineko
souvenir-jostailu hauek Izateko Izaera Irmotu horren elementu
esanguratsuak zeharkatzen dituzte,aldiriko jatorri bikoitza oihartzun
bakarrean zartatzeko. Horrela bere jaiotzea irudimeneko elementu
soiletik harturik , KO enpresak datu perzeptibo-somatikoetan
oinarriturik eraikitako zenbait produktu kudeattzen ditu, hauentzat
inguru jostagarri bat konponduz, egungo errealitate geopolitikoarekin
sintonia larrian unkitzea ahalbidetu asmoz.
www.zirt-zart.com/kojostailuak
top
|
Raimo
Benedetti
Raimo Benedetti brasildarraren bideolanek
artisten arteko elkarlana bilatzen dute, bat-batekotasunean, intuizioan
eta plastikotasunean oinarrituta. Inprobisazio audiobisual kolektibo
gisara defini dezakegun tailer hauetan, euskarri ezberdinetarako lanak
sortu eta zuzendu ditu, bertzeak bertze monitore eta pantailarako
piezak, bideo-instalazioak edo bideo-performanceak
eta happeningak. Bere lana, edizio prozesu
pertsonal batean oinarrituta, indar poetiko haundikoa da. Bideo
teknologia zaharra eta berak asmatutako tresna berezia (trakitana)
erabiliz, bere lanek bideo artisten askatasuna eta zinegileen
zorroztasun tekniko eta artistikoa nahasten dituzte. Jaialdian, aurten
Beran egindako tailerraren emaitza aurkeztuko du, bertzeen artean.
www.raimobenedetti.com
top
|
|
ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako Udala
:::::::::: www.ertza.net ::::::::
info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) :::::::::::
|
|