>ERTZek
aurkezten du:
SENSXPERIMENT 2008
10. Nazioarteko sorkuntza topaketa
RETROSPECTA 99.08
2008ko urriaren 23tik azaroaren 1era
Lucena (Espainia), Córdoba (Espainia)
ERTZ jaialdiak RETROSPECTA 99_08 izeneko ekitaldian parte
hartuko du, hain zuzen SENSXPERIMENT 10. Nazioarteko sorkuntza
topaketaren egitarauaren barne.
Lucena eta Córdoba hirietan ospatuko den ekitaldi honek
"geldialdi bat egin eta atzera zuzendu nahi du begirada
azken 10 urteotan egindako ibilbidea aztertu eta honen inguruan
hausnartzeko" eta hortarako penintsula osoko hainbat
jaialdi, elkarte, artista eta bertzelako plataforma gonbidatu
ditu, denak ere azken hamarkadan soinugintzaren alorrari arreta
berezia eskaini diotenak.
ERTZek Retrospecta-ri proposatu eta egingo dituen ekitaldien
artean hitzaldiak, soinuzko akzioak, kontzertuak eta ikusentzunezko
emanaldiak aurkeztuko dira, azken hauen artean [UN]COMMON
SOUNDS dokumentariaren proiekzioa. ERTZen artista gonbidatu
modura honako artistek parte hartuko dute: ALEX MENDIZABAL,
MARCELLO LIBERATO, IÑIGO TELLETXEA eta XABIER ERKIZIA.
+INFO: www.sensxperiment.es
>ERTZek
aurkezten du:
ESKERRIK ASKO!
ERTZ jaialdia antolatzen dugunok zuen laguntza
eskertu nahi dizuegu:
Eddie Prévost, John Tilbury, Charles Hayward, Olivier
Manchion, Stéphane Garin, Sylvestre Gobart, Maitane
Sebastián, Joël Merah, Sylvain Chauveau, Miguel
A. García, Elena Aitzkoa, Jean-Luc Guionnet, Iban Urizar,
Mikel Etxegarai, Kourgane, Ion Mantzisidor, Mirian, Oier Etxeberria,
Iker Arrazola, Fernan Irazoki, Patxi Iñigo, Marga Matxiarena,
Ekiñe Larralde, Asier Gogortza, Ibai Gogortza, Igor
Telletxea, Xabi Pumar, Mikel Lertxundi, Brendan Walls, Oren
Ambarchi, Mattin, Xabier Iriondo, Jon Abril, Josu Iratzoki,
Fergus Kelly, Ehareuveni, Lewis Hayward, Txesus Garate, Ima
Morillas, Joxe Larrañaga, Catherine Luro, Natalia Barberia,
Oier Iruretagoiena, Edorta Izarzugaza, Aitor Izagirre, Xavier
Balderas, Maitane Otaegi, Larraitz Mendizuri, Gure Txokoa
elkartea, Kaskabell soinua, Berako Musika Eskola, Egia auzoko
Hirutxulo musika eskola, Zubiondo jatetxea, Maite Arroitajauregi,
Olatz Perez, Joseba Irazoki, Aitor Bengoetxea, Hotel Euskalduna,
Romano landetxea, Xabina Larralde, Ras, Jaio, Ttattola gaztetxeko
jendea, gure berri eman duzuen komunikabideak eta ekitaldietara
etorri zareten guzioi…
argazkia/photo: AMM @ ERTZ08, Asier Gogortza
Ikus ERTZ08ko argazkiak gure argazki galerian: http://www.flickr.com/photos/ertz/
>ERTZek
aurkezten du:
ERTZ 08 . 9. Bertze Musiken
Jaialdia
2008ko irailaren 13tik 20ra
BERA (Nafarroa)
DONOSTIA (Gipuzkoa)
HAZPARNE (Lapurdi)
AMM (Eddie Prévost & John Tilbury)
CHARLES HAYWARD (ex-this heat, Massacre, Camberwell
Now...)
JEAN-LUC GUIONNET
ENNIO COMO VIOLETA (tanto monta monta tanto)
XEDH
STÉPHANE GARIN
BIZARRA
"0"
OIER ETXEBERRIA
GORA JAPON
KOURGANE
"SONAR CIUDADES" FILM
"SUBSONICS" FILM
Bederatzigarren urtez jarraian, bertze musikek,
sailkapenetatik ihes egin baino hauei garrantzirik ematen
ez dieten musika horiek, berezko lekua izanen dute ERTZ jaialdian.
Beti bezala belaunaldi, jatorri eta izaera aski desberdineko
artistak bilduz, aurtengo egitarauari ezaugarri berezirik
atera beharko bagenio, honek, zalantzarik gabe, INPROBISAZIOA
izan behar luke. Inprobisazioa, ez soilik adierazpide estetiko
edo artistiko modura, baizik lan metodo baliagarri eta beharrezko
modura azpimarratzea da aurten jaialdia egiten dugunon helburua.
Gure ustetan inprobisatzea ez baita erabakirik ez hartzeko
irteera edo sahiesbide soila; sarrera oro, estimulu oro, ideia
oro onartzeko jarrera baizik. Hartara, inprobisatzaile izan
nahi dugu, eta inprobisatzen jarri nahi ditugu bai gonbidatuak
baita entzuleak ere.
AMM taldea adibidez hortan eredugarria da, 40 urte baino gehiagoz
biderik okertu gabe eta egindakoan sinistuz aurrera egin duen
musika egitasmo historikoa baita. JEAN-LUC GUIONNET edo CHARLES
HAYWARD, bata belaunaldi gazte bezain insteresgarri bateko
partaide eta bigarrena 30 urtez 70. hamarkadako punk musikaren
filosofia eraldatzen eta eguneratzen diharduen sortzaile nekaezina
ere inprobisatzaileak dira beraien modura. Guionnet-ek kontzertu
aretoaren ideia bera zalantzan jartzen du ez-ohiko espazioak
erabiliz (adi bere emanaldiari!) eta Hayward-ek berriz musika
taldearen ideia bera arriskuan jartzen du berak musika-tresna
guztiak joz.
Hauez gain, Bera eta Elgoibarko BIZARRA bikoteak edo iparraldean
sortutako 0 taldeak inprobisazioaren inguruan ideia eta ikuspegi
desberdin gehiago eskainiko dituzte.
Berritasun modura, ERTZ jaialdia, hasieratik kokaleku izan
duen BERA herrian egiteaz gain, hirugarren urtez DONOSTIAko
ARTELEKU arte garaikideko zentruan ospatuko da eta lehen aldiz
HAZPARNEko Ttattola gaztetxean, Eihartzea kultur etxearen
laguntzaren bidez.
Aunitzetan inprobisazioa helmuga jakinik gabeko bidea dela
entzun izan dugu, eta iritzi eztabaidagarri hori egia edo
gezurra den jakin gabe (bidaiaren mapa norberak erabakitzen
baitu), jaialdi hau antolatzen dugunontzat zilegi zaigu leiv-motiv
modura.
Helmuga non dagoen ez jakiteak ez baitu bidea baldintzatzen,
aberastu baizik.
+ INFO: www.arteleku.net/audiolab
>ERTZek
gomendatzen du:
ENTZUNGOR: Soinuak eta Gu
-- Erakusketa --
2008ko uztailaren 3tik abuztuaren 3ra
CEA, Casa de la Dehesa de Olarizu . Vitoria-Gasteiz
Ingurugiro gaietarako ikastegia
“Ikusi, ukitu, dastatu, usaindu, entzun…zentzumenen
bidez jasotzen eta sentitzen dugu gure ingurunea, eta
ingurune hori da gu garen bezala egiten gaituena ere. Entzumenaz,
soinuaz, soinu inguruneaz…arituko gara hemen. Entzungor
jarri diogu izena erakusketari, eta hain zuzen, galdera egin
beharko genioke geure buruari, ez ote garen benetan entzungor;
ez ote dugun benetan, ikusi gabe begiratu esan ohi den moduan,
aditu gabe entzuten.”
Beste ekitaldiak:
uztailaren 3a osteguna 18,30
SONAR CIUDADES (Xabier Iriondo, 2007) filmearen aurkezpena
uztailaren 31a osteguna, 18,30
GAIZKA SARASOLAren kontzertu ibilaldia
+ INFO: http://www.arteleku.net/4.1/blog/audiolab/?p=1847
>ERTZek
gomendatzen du:
GAIZKA SARASOLA & XABIER ERKIZIA: Ez naiz deusen jabe
Gaizka Sarasola eta Xabier Erkiziak osatu bikotearen bigarren
diskak, “Ixuriak” (2004) lehen lanak egin bezala,
euskal soinu tradizionalak eta elementu garaikideak nahasten
ditu. Ia bere osotasunean espazio irekietan grabatutako lehen
diska harekin abiatutako bidea jarraitzeko helburuarekin,
bikotea
estudiotik aritu da konposizio lan aberats eta konplexuagoak
jorratuz. Diska bakoitza eskuz egindako zurezko kutxa batean
dator, kantuen hitzekin. Lan hau arto artian banatzailearen
bidez lortu daiteke.
DOWNLOAD
MP3
+ INFO: www.ertza.net/eusk/artistak/sarasola.html
|