12:00
Borrokan
13:00 G.Sarasola, J.Irazoki, I.Irazoki + impro
14:00 Mattin + impro
15:00 do + impro
16:00 Auzokoprexkuk + M.Etxegarai + soundcheck
17:00 Makala
18:00 Juego + Sergio
19:00 Tzesne + impro
20:00 Tresenuno
21:00 Sinuose
22:00 impro
23:00 impro 5 drums
24:00 dj Zülle
01:00 More
02:00 Peace Monkeys
03:00 Soundcheck + Maikel
04:00 Urjari + E.Hurtado + impro
05:00 Impro
06:00 Impro
07:00 X.Erkizia
08:00 field recording
09:00 Good morning, lucky kitchen
10:00 impro
11:00 Miguel N'Ohara
12:00 ------------------------------------
-
azkenean lortu genuen!! ERTZ leihoa
ekitaldiaren bigarren edizioan jarritako erronka bete genuen
eta 24 orduz Berako kultur etxea etengabe musikaz betetzea
lortu. Zoritxarrez eta beharbada zuetako aunitzek jakin ahal
izan zuten bezala azken orduko arazo teknikoek ez ziguten
kontzertua internet bidez erakusteko modua utzi, barkamenak
gure partetik.
Gure amets ttiki hau egi bihurtzea posible egin zinutenei
milesker:
TZESNE (Errenteria), JUEGO (Gasteiz), SERGIO (Gasteiz), SINUOSE
(Elgoibar), IBAN URIZAR (Elgoibar), MATTIN (Bilbo), ENRIKE
HURTADO (Sodupe), KOBAK (Bera), URJARI (Bera), MAKALA (Zarautz),
GAIZKA SARASOLA (Lesaka), JON IRAZOKI (Bera), BORROKAN (Bera),
XABIER MONTOIA (Gasteiz), DO (Bera), MAIKEL (Bera), SOUNDCHECK
(Bera), AUZOKOPREXKUK (Azpeitia), ETEN (Durango), PEACE MONKEYS
(Bilbo), MIGUEL N'OHARA (Donostia), TRESENUNO (Zarautz), MORE
(Bera), INAXIO AGARA (Bera), LUCKY KITCHEN (Logroño),
MARIA IRAZOKI (Bera), IÑAKI GARMENDIA (Bilbo), IMA
MORILLAS (Errenteria), LABIAGA IKASTOLA (Bera), eta ikusle
guztiei, noski.
Ikus argazkiak gallery atalean.
PIERRE
BASTIEN & GAT
Azaroak 16, larunbata
BERAKO KULTUR ETXEA 22:30
Pierre
Bastien, Parisen jaioa, (1953) eta Paris-Sorbo
nneko unibertsitatean
XVIII. mendeko literatura frantsesan graduatua. 1977an bere
lehenbiziko -musika tramankulua- eraik
i zuen. Hurrengo 10
urteak dantza konpainientzako musika konposatzen eta Pascal
Comelade musikari sonatuarekin batera jotzen pasa zituen.
Aldiberean Mecanium izeneko bere orkestra propioa osatu -eta
literalki eraiki- zuen; mekanobidez egindako automata musikalen
ensemble bat, motore elektrikoak erabilita munduko hainbat
instrumentu akustiko jotzen dituztenak. Bastienek hainbat
bakarkako kontzertu, grabaketa eta kolaborazio egin ditu bertzeak
bertze Pierrick Sorin, Karel Doing, Jean Weinfeld, Robert
Wyatt, Issey Miyake, lehen aipatu Pascal Comelade edo Jaki
Liebezeit (Can) bezalako musikariekin.
Konposatzaile baten ametsa: hatz bakar bat mugitzearekin batera
agindutako guztia akatsik gabe betetzen duen orkestra. Denborarik
gabeko orkestra,
futurista eta dada, ohitura zaharren musika
sentsualenari deitzen. Hau da hitz gutxitan Pierre Bastienen
3Mecanium2 dena, 1976az geroztik osatu duen ametsa: Bere orkestrako
musikariak makinak dira. Eta guzti honen atzean dagoen ideia
oso sinplea eraginkorra eta aldiberean poetikoa da: Instrumentu
tradizionalak (txirula txinatarrak, bendir marokoarrak, javako
daronak, bibolina, sanza) jotzen dituzten diskajotzaile birtziklatuen
motoreekin eta mekano piezekin egindako instrumentu mekanikoak.
Bakarrik funtzionatzen duten soinu eskultura hauek pieza motzekin
osatutako kantu sorta goxo eta hipnotikoa osatzen dute. (Michel
F. C™tŽ)
90. hamarkadan orkestra mekanikoa 80 elementuz osatzera ailegatu
da eta hainbat musika jaialdi eta arte erakusketetan parte
hartu du, halanola Norbegian (World Music Days'90), Australian
(Tisea'92), Japonian (Artec'95), Kanadan (Fimav'95, Sound
Symposium'98), Polonian (Warsaw Autumn'95), AEBetan (Flea
Festival'96)
GAT
Aldi honetan Pierre Bastien Gat musikari kataluniarrarekin
batera etorriko da. Ibilbide luzeko musikari honek izugarrizko
lana egin du azken hamarkadetan Kataluniako musika esperimental
eta arriskutsuenen inguruan, alde batetik bere proiektuekin
eskaini duen musikarengatik baina bereziki G3G label diskografikoaren
aurrean (Konic Thtr, Pascal Comelade, Alien Mar, Jakob Drmainsky,
Lydia Lunch) egin duen lan garrantzitsuarengatik. Gaurregun
nagusiki Mark Cunninghamekin (Mars, Don King, Convolution)
batera duen RAEO pro
IL GRAN TEATRO AMARO nazioarteko
talde bikainean erakutsi du aktibitate haundiena. Halaere
berriki argitaratu du bere lehenbiziko bakarkako lana -Vida
de Moro- (G3G,2001)
VOODOO
MUZAK
AZAROAK 24, IGANDEA 20:30etan DOMINGO,
Zizka ostatua, BERA (Nafarroa) Al
tzate karrika
Euskal herriko eszena musikalean aski ezezaguna baina aldiberean
ezinbestekoa izan da azken 15 urtetotan VOODOO MUZAK taldearen
ekarpena. Atzean gelditu dira iparraldeko taldea bikotea zeneko
garaiak, atzean noisecore eta musika industrialaren soinu
zakarrak, eta gaur egun Voodoo muzak nagusiki erritmoaren
inguruan lanean ari den kolektibo bezala defini dezakegu.
Stephan Krieger, Amanita label diskografikoaren nagusi eta
taldearen sortzaile, da hasierako pausu haietatik gelditu
den pieza nagusi bakarra, baina horrek ez du esan nahi proposamenak
galdu egin duenik, aberastu baizik. Kolaboratzaile sare luze
baten laguntzarekin ( RWA, Krumel monster, gutarikobat, shunatao,
katoen eta orain eardrum bezalako taldeetako partaideekin
) azken 5 urteotan dimentsio berri bat eman dio Kriegerrek
Voodoo Muzak-en musikari. Horren adierazgarri izan ziren,
bertzeak bertze -Cartilage- ( Amanita, 1997 ) edo -Mambient-
( Amanita, Idoia, mer, 2000 ) lan luzeak. Diska hauetan argi
gelditu zen taldeak soinu zakarrenak baztertu baina bere ezaugarri
nagusienetako bat den polirritmia mantendu eta indartuko zuela.
-Brouillarta- cd berria horren erakusgarria da, egileen hitzetan
-Mambient- azken lana bukatu zen lekutik abiatu bait da. Aldi
honetan, aurreko diskan parte hartu zuten Alex Garacotche
baxulariaren (katoen) eta Vincent Merienne ( ex-Rwa, Krumel
monster... ) bateriajoleen laguntzarekin batera Kriegerrek
Richard Olatunde Baker nigeriar-ingelesaren ( Eardrum ), Dave
Bernez teknikariaren ( Eardrum ) eta Chicagoko Lou Ciccotelli
bateriajole haundiaren ( Eardrum, Laika, God, Ice, Mass...
) laguntza estimagarria izanen du. Bi baxu, bi bateria, perkusio
afrikarrak, eta elektronika nahasten dira -Brouillarta- lan
berrian eta jazz, drum&bass, funk edo afrobeat bezalako estiloak
zuzeneko emanaldian, beti ere esperimentazioan oinarrituta.
Azken diska honi izena ematen dion iparraldeko kostaldeko
bapateko haizeak egiten duen bezala, VOODOO MUZAK bazterrak
nahasi eta erritmoz beteta etorriko da Euskal herrira. Taldeak
bakarrik bi kontzertu eskainiko ditu biratxo honen barruan:
Azaroak 22, ostirala, gaueko 22etan Mataderoa, AZKOITIA Azaroak
24, igandea, ilunabarreko 20,30etan Zizka ostatua, BERA
informazio gehiagorako: www.ertza.net - www.amanitarecords.com
- www.idoia.com
Joel
Stern & Nishide Takehiro
ABENDUAK 10, ASTEARTEA 20:00etan MARTES.
Zizka ostatua, BERA (Nafarroa) Altzate karrika
www.twothousandand.com
Joel Stern
concrete sound + electronics (Melbourne, Australia)
Joel Stern Londonen ezarritako Australiar artista da, eta
inprobisazio askearekin, elektronikarekin eta soinu konkretuekin
lan egiten du. Azken bi urteotan Londonen eta Europan zehar
kontzertuak maiz eman ditu. San Franciscoko MOMAn Variable
Resistance soinu arte erakusketan parte hartzen ari da. Joel
Londongo Resonance FM irratian ere lanean ari da, bertan saio
bat aurkezten du eta produktore lanetan dihardu. Bere azken
lanen artean Touch records labeleko Ringtones bilduman sartutako
pieza bat eta bere bakarkako lehenbiziko cd-a 'unplugged/jodphur'
(TwoThousandAnd 2002).
Nishide Takehiro
Denetarik / varios (Nagoya, Japon)
Takehiro 2001az geroztik dabil Londonen, bere nerabearoa Tokyoko
punk eszena indartsuan ohiuka pasa ondotik. Musikari baino
performer enigmatikoa, Takeren proiektuen artean Noise Flamenco
bezalakoak aurki daitezke ( Romual Wadychekin batera ), edo
bere bakarkako proiektua den POPO, dagoeneko zenbait kasete
argitaratu dituena. Azken urtean Londongo Freedom of the city
festibalean, eta Copenhagen-go musika esperimentalari eskainitako
virvarrivrav jaialdian jo du.
|