english | castellano
info | berriak | ertz jaialdia | ekitaldiak | ertz artistak | loturak
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002
2001
2000
 
ekitaldiak : 2004

>ERTZek gomendatzen du
arteleku audiolab:

PING-ON Installation
Fabien Stübi & Mischa Eberli
www. spezial material.ch abenduaren 1etik 24ra / del 1 al 24 de diciembre
Arteleku audiolab, Kristobaldegi 14, Loiola auzoa, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)
www.arteleku.net

Fabian StŸbi eta Mischa Eberlik elkarrekin aurkeztu duten PING-ON instalazioa, soinu bereziak sortzen dituzten etxeko tresnen motoreekin sortutako mini-eskultura bilduma batean oinarritzen da. Bisitariek, beraien mugimenduekin makina hauen intentsitatea piztu eta alda dezakete, eta beraien soinu paisaiak sortu.

+ INFO: www.spezialmaterial.ch

>ERTZek gomendatzen du :

ERTZLEIHOA 2004
5 urtek aunitzerako ematen dute...


soinu instalazioa: ERTZ & HUTS
instalación de sonido: ERTZ & HUTS azaroaren 26, 27 eta 28
kultur etxea, BERA (nafarroa)

2004ko ERTZLEIHOA ekitaldia (aurtengoarekin laugarren aldiz) azken urteotako ERTZ kolektiboaren memoriari begira jarri dugu. "5 urtek aunitzerako ematen dute" erakusketa bat da, memoriaren erakusketa gisako bat, denbora guzi honetan, guretik pasa diren artisten eta lanen katalogo gisakoa. Kontzertuen grabaketak, bideoak, audizioak, instalazioak, oroitzapenak azken finean, airean gelditu diren oroitzapen musikalak.
Hortarako HUTS (www.kineticsoundsystem.com) artistaren laguntza paregabea izan dugu, berak diseinatu baitu grabaketa hauek entzun ahal izateko soinu instalazio berezia. Bidenabar, Surround sistema hori erabiliz kontzertu bat emanen du, eta bukatzeko Suitzako SPEZIAL MATERIAL labeleko PERSON, INTRICATE eta DJ CIOk bertze kontzertu bana.

ortzirala | 19:00-21:00
- Amy Denio - RAEO - zulo beltza (video)

larunbata | 16:00-22:00
- charlemagne palestine - ertzleihoa 2001: elizak - tzesne - joel stern & nishide takehiro - ertzleihoa 2002: borrokan - HUTS zuzenean - raimo benedetti & ertz: grupo 22 (video) - radian - soundcheck' - irazoki, telletxea, urizar, erkizia

igandea | 16:00-21:00
- josh abrams - akauzazte - ilios - television power electric 3 - stan brakhage (video) - SPEZIAL MATERIAL:
PERSON, INTRICATE, DJ CIO

 

+ INFO: www.kineticsoundsystem.com | www.spezialmaterial.ch

antolatzailea : E R T Z / Berako kultur batzordea

 

>ERTZek gomendatzen du : WWW.SOTOTIK.TK

SOTOTIK E-ZINE
euskal musika elektroniko eta esperimentala

Sototik 2003an sortu zen, Zintzilik Irratiko (Oreretako irrati librea) irratsaio bat bezala, baina orain interneteko e-zine bihurtzeko pausua eman du, irratsaioan egiten diren elkarrizketak edo bestelako edukiak jasotzeko xedearekin. Eduki guztiak gai beraren ingurukoak dira: Euskal musika eszena elektroniko eta esperimentala. Hain zuzen, berau laguntzen bere ekarpen txikia egin nahi du Sotot ikek, bi helburu nagusirekin: Euskal Herrian egiten den musika elektronikoa nahiz esperimentala ezagutarazten eta zabaltzen lagundu, eta arlo honetan lanean dabiltzan musikarien eta jendearen artean topagune bat edo puntu amankomun bat sortu.

>ERTZek gomendatzen du :

BEBARRUKO JARDUNEK AZKOITIKO MATEDEIXEN
Musika elektronikoa ulertzeko era ezb erdinak
www.ailimitada.com
urriaren 29tik 31ra
Matadeixe, AZKOITIA (gipuzkoa) programazioa :
urriaren 29a ortzirala 22:00
ZEMOS 98 (sevilla) urriaren 30a larunbata 22:00
EL PRINCIPADO (zaragoza)
papi y mami, Kevin Cocktail, El gran puzzle cozmico, Captain Rush, Chelis aka la oveja negra urriaren 31a igandea e 19:00
MAHAINGURUA:
zemos98, el principado, series negras, ertz,cia de sueños ilimitada...
+ ZARATA BORROKA antolatzailea : Matadeixe ekintzak

>ERTZek gomendatzen du :

ERAKUSLEIHOA: XABIER ERKIZIA

urriaren 21a ortzeguna 19:30
ERNEST LLUCH kultur etxea, Amara auzoa DONOSTIA (gipuzkoa)

Xabier Erkizia nafarraren lana soinu, jende eta ideien nahasketan eta hauen sakontzean oinarrit zen da, berdin kontzertu, inprobisazio edo bakarkako proiektuen bidez. Aldi honetan, ez-ohiko soka hirukote baten laguntza izanen du eskenagainean I–igo Telletxea (Bera), Maite Arroitajauregi (Eibar) eta I–igo Ugarteburu (Zarautz) musikariekin. Lauek aurkeztuko dutena Erkiziaren "iratzarri" izeneko konposizioa izanen da, bereziki formatu eta ekitaldi honetarako prestatutakoa.

antolatzailea : Ernest Lluch kultur etxea - Donostia kultura

>ERTZek aurkezten du :

PABLO RECHE argentina

 

www.pabloreche.com.ar

urriaren 16a larunbata 22:00
berako kultur etxea, BERA (nafarroa)

Ambientaren eta zarataren artean lan egiten duen soinu artista elektroniko argentinarra da Pablo Reche. Bere musika testura eta ixiltasun desberdinen arteko nahasketan oinarritzen da, zarataren artikulazio eta desartikulazioa oin arrizko material bezala erabiliz. Paisai musikalak sortzen ditu "drone" eta iturri desberdinetako zaratak elkargurutzatuaz. Argentinako musika elektronikari eskainitako hainbat jaialdi eta jardunaldietan hartu izan du parte eta nazioarteko gisako hainbat ekitaldietan ere, halanola, Chile, Patagonia eta Neutraleko nazioarteko jaialdiak, Bartzelonako SONAR eta LEM eta berriki Valenciako OBSERVATORI eta Madrileko EXPERIMENTACLUB. Lehen aldiz joko du euskal herrian.

antolatzailea : ERTZ

>ERTZek gomendatzen du :

audiolab workshop:
TV POW chicago + ADRIANA SÁ portugal

www.arteleku.net

urriaren 7, 8, 9 eta 10
Arteleku, Loiola auzoa DONOSTIA - SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)

Musika sortzeko bideak, moduak eta sistemak modu izugarrian ugaldu dira azken urteotan eta audiolabek, bere izaerarengatik, ahantzi ezin duen ezaugarria da hori. Hala bada, soinuarekin lan egiteko baliabide desberdinak ezagutzera emateko helbur uarekin antolatutako ikastaroa da hau. Bi proiektu edo artisten artean banatuko da tailerra: Chicagoko TV POW hirukoteak azken hamar urteotan aipatu ezaugarriekin egin du lan, inprobisazioa, tresna dijitalak nahiz akustikoak, entzulego-sortzaile erlazioaren sakontzea... Eta antzeko zeozer erran dezakegu ADRIANA Sç portugaldarrari buruz. Bere proposamena sentsore eta gailu desberdinekin sortutako soinu sistemen ikertzean oinarritzen da, espazioa eta soinuaren arteko erlazio bitxiak sortuz.

live@audiolab

TAKU UNAMI japon + MATTIN bilbao
urriaren 8a ostirala 19:30
Arteleku, Loiola auzoa DONOSTIA - SAN SEBASTIAN (Gipuzko a)

ADRIANA SÁ portugal + TV POW chicago
urriaren 10a igandea 19:00
Arteleku, Loiola auzoa DONOSTIA - SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)

 

antolatzailea : AUDIOLAB arteleku
laguntzailea : ELEKTRONIKALDIA

>ERTZek gomendatzen du :

TAKU UNAMI japon + MASAHIKO OKURA japon
+ MATTIN bilbao + XABIER ERKIZIA bera

urriaren 3a igandea 20:00
Espacio Abisal, BILBAO (Bizkaia)

+ info: www.mattin.org | www.openmem.com

antolatzailea : www.mattin.org

>ERTZek aurkezten du:

XABIER ERKIZIA
KOMUN soinu instalazioa BS AS

2004 / 9/ 8 - 2004 / 11 / 8 CCEBA, Buenos Aires (Argentina)
www.cceba.org,ar

Argentinan berriki burututako biraren amaiera gisara, Xabier Erkiziak Argentinako Buenos Aires hiriko CCEBA zentruan soinu instalazioa aurkeztuko du. Aipatu eraikuntzako komunetan instalatutako soinu ekipoak erabiliz, bereziki leku hartarako prestatu bi konposizio moldagarri aurkezten ditu KOMUN instalazioak. Bi konposizioek hirugarren pieza bakar bat sortzen dute, alegia bateragarriak dira. Instalazioa irailaren 8an martxan jarri eta bi hilabetez egonen da entzungai.

 

antolatzailea : CCEBA

>ERTZek aurkezten du :

XABIER ERKIZIA
Argentina-Brasil tour 2004

 

 

2004 / 8 / 7 FUGA JURASICA FESTIVAL, Buenos Aires (Argentina)

2004 / 8 / 11 WWW.BUENOSALIENS.COM, Buenos Aires (Argentina)

2004 / 8 / 13 CCEBA, Buenos Aires (Argentina)

2004 / 8/ 14 workshop SONICA, Buenos Aires (Argentina)

2004 / 8/ 20 URANIA GIESSO, Buenos Aires (Argentina)

2004 / 8 / 21 Ciudad de La Plata (Argentina)

2004 / 8 / 24 URANOS, Sao Paulo (Brasil)

2004 / 8 / 24 hitzaldia - UNESP, Sao Paulo (Brasil)

2004 / 8 / 24 BARELLA, Sao Paulo (Brasil)

2004 / 8 / 27 CCPE, Rosario (Argentina)

2004 / 9 / 2 mahaingurua - CCEBA, Buenos Aires (Argentina)

 

+ info: www.fugadiscos.com.ar | www.limb0.org

antolatzailea : Fuga discos , LIMBO, CCEBA

>ERTZek aurkezten du :

AEROSPACE SOUNDWISE chicago
ILIOS atenas
COTI K. atenas

 

uztailaren 20a asteartea 20:30
berako kultur etxea BERA (Nafarroa)

Aerospace soundwise edo izen horren azpian ezkutatzen den Todd A. Carter, AEBko Chicago hiriko musika esperimentalaren mugimenduko izen aipagarrienetako bat da. Soinu teknikaria eta aktibista, TV Pow hirukote paregabeko kidea da. Talde honek samplerrak, perkusioak, asmatutako tresnak, teklatuak, manipulatutako zintak, ordenagailuak eta sorround sistemak erabiltzen ditu, landa grabaketak, tecno ixila, ambienta eta elektronika nahasten dituen soinu paisai dizdiratsuak sortzeko. Berria eta multidimentsionala den zeozer sortuz, TV Pow-ek Europa, Japon eta AEBtan hainbat zuzeneko eskaini izan ditu. Bere bakarkako proiektuan, Carter nagusiki landa-grabaketetan oinarritzen da, soinu mundu pertsonal, berezi eta sakon bat sortzeko. Lehen aipatu hirukotearekin argitaratutako lan zerrenda luzeaz gain bakarkako bi lan argitaratu ditu, bata LUCKY KITCHEN labelarentzako eta bertze bat chicagoko BOXMEDIArentzako.

+ info: www.tvpow.net | www.luckykitchen.com | www.boxmedia.com

Ilios jat orriz greziarra da, baina Bartzelonatik egiten du lan. Bere anti-karrera musikalak bi muturren arteko inbestigazio jarraitua du oinarri. Honela, isiltasun ortodoxoa eta zarata katolikoaren artean, zuria eta beltzaren artean dabil. Proiektu ezberdinak ditu: zinemarako soinu-bandak, dantza garaikidea eta ANTIFROST zigiluaren zein ELECTROGRAPH jaialdiaren zuzendaritza. Besteak beste, artista hauekin egin du lan: Francisco L—pez, as11, Thurston Moore, Jason Kahn...

+ info: www.siteilios.gr | www.antifrost.gr | www.electrograph.gr

Coti K edo Costantino Luca Rolando Kiriakos 80. hamarkada erdialdetik Atenasko talde elektroniko aitzindarietako partaide izan da (Ricochet, Dada Data, Raw, Spiders' Web, In Trance 95). Soinu teknikari, produktore eta musikari bezala egiten du lan eta bere elkarlanen artean aski izen bereziak aurki daitezke: Tuxedomoon, Stereo Nova, Blaine Reininger, The Raining Pleasure, Nikos Veliotis, Ilios Bakarkako lau lan luze argitaratu ditu, hainbat filme, antzerki, dantza eta telebistarako musika konposatu eta 2-13 inprobisazio askeko taldeko kide da. Zuzenean ere jende erranguratsuarekin jo izan du: Evan Parker, Phil Durrant, Nikos Veliotis, Rhodri Davies, Andrea Neumann, Mark Wastell

+ info: www.cotik.com

antolatzailea : ERTZ

>ERTZek gomendatzen du :

AEROSPACE SOUNDWISE Chicago
+ XABIER ERKIZIA

 

uztailaren 15a ortzeguna 22:30
Mikelazulo taberna, ERRENTERIA (Gipuzkoa)

Aerospace soundwise edo izen horren azpian ezkutatzen den Todd A. Carter, AEBko Chicago hiriko musika esperimentalaren mugimenduko izen aipagarrienetako bat da. Soinu teknikaria eta aktibista, TV Pow hirukote paregabeko kidea da. Talde honek samplerrak, perkusioak, asmatutako tresnak, teklatuak, manipulatutako zintak, ordenagailuak eta sorround sistemak erabiltzen ditu, landa grabaketak, tecno ixila, ambienta eta elektronika nahasten dituen soinu paisai dizdiratsuak sortzeko. Berria eta multidimentsionala den zeozer sortuz, TV Pow-ek Europa, Japon eta AEBtan hainbat zuzeneko eskaini izan ditu. Bere bakarkako proiektuan, Carter nagusiki landa-grabaketetan oinarritzen da, soinu mundu pertsonal, berezi eta sakon bat sortzeko. Lehen aipatu hirukotearekin argitaratutako lan zerrenda luzeaz gain, Todd Carter -ek bakarkako bi lan argitaratu ditu bata LUCKY KITCHEN labelarentzako eta bertze bat chicagoko BOXMEDIArentzako.

+info: www.tvpow.net | www.boxmedia.com | www.luckykitchen.com

antolatzailea : Mikelazulo | Tüsuri

ERTZek gomendatzen du :

AEROSPACE SOUNDWISE chicago
ILIOS atenas
COTI K. atenas

uztailaren 21a asteazkena 18:00
Arteleku, Loiola auzoa DONOSTIA - SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)

Aerospace soundwise edo izen horren azpian ezkutatzen den Todd A. Carter, AEBko Chicago hiriko musika esperimentalaren mugimenduko izen aipagarrienetako bat da. Soinu teknikaria eta aktibista, TV Pow hirukote paregabeko kidea da. Talde honek samplerrak, perkusioak, asmatutako tresnak, teklatuak, manipulatutako zintak, ordenagailuak eta sorround sistemak erabiltzen ditu, landa grabaketak, tecno ixila, ambienta eta elektronika nahasten dituen soinu paisai dizdiratsuak sortzeko. Berria eta multidimentsionala den zeozer sortuz, TV Pow-ek Europa, Japon eta AEBtan hainbat zuzeneko eskaini izan ditu. Bere bakarkako proiektuan, Carter nagusiki landa-grabaketetan oinarritzen da, soinu mundu pertsonal, berezi eta sakon bat sortzeko. Lehen aipatu hirukotearekin argitaratutako lan zerrenda luzeaz gain bakarkako bi lan argitaratu ditu, bata LUCKY KITCHEN labelarentzako eta bertze bat chicagoko BOXMEDIArentzako.

+ info: www.tvpow.net | www.luckykitchen.com | www.boxmedia.com

 

uztailaren 22a osteguna 18:00
Arteleku, Loiola auzoa DONOSTIA - SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)

Ilios jatorriz greziarra da, baina Bartzelonatik egiten du lan. Bere anti-karrera musikalak bi muturren arteko inbestigazio jarraitua du oinarri. Honela, isiltasun ortodoxoa eta zarata katolikoaren artean, zuria eta beltzaren artean dabil. Proiektu ezberdinak ditu: zinemarako soinu-bandak, dantza garaikidea eta ANTIFROST zigiluaren zein ELECTROGRAPH jaialdiaren zuzendaritza. Besteak beste, artista hauekin egin du lan: Francisco L—pez, as11, Thurston Moore, Jason Kahn...

+ info: www.siteilios.gr | www.antifrost.gr | www.electrograph.gr

 

uztailaren 23a ostirala 18:00
Arteleku, Loiola auzoa DONOSTIA - SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)

Coti K edo Costantino Luca Rolando Kiriakos 80. hamarkada erdialdetik Atenasko talde elektroniko aitzindarietako partaide izan da (Ricochet, Dada Data, Raw, Spiders' Web, In Trance 95). Soinu teknikari, produktore eta musikari bezala egiten du lan eta bere elkarlanen artean aski izen bereziak aurki daitezke: Tuxedomoon, Stereo Nova, Blaine Reininger, The Raining Pleasure, Nikos Veliotis, Ilios Bakarkako lau lan luze argitaratu ditu, hainbat filme, antzerki, dantza elebistarako musika konposatu eta 2-13 inprobisazio askeko taldeko kide da. Zuzenean ere jende erranguratsuarekin jo izan du: Evan Parker, Phil Durrant, Nikos Veliotis, Rhodri Davies, Andrea Neumann, Mark Wastell

+ info: www.cotik.com

antolatzailea : Arteleku | Gipuzkoako Foru aldundia | ERTZ

>ERTZek aurkezten du :

LUIS MARTE: Templos
(Argentina)

 

ekainaren 22a asteartea 20:00
Berako Kultur etxea , BERA (Nafarroa)

ekainaren 23a asteazkena 18:00
Arteleku, Loiola auzoa DONOSTIA - SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)

ekainaren 24a ortzeguna 22:00
OPEN MEM - Bullit BILBAO (Bizkaia)

Luis Marte argentinako eszena elektronikoaz hitzegiterakoan aipatu beharreko erreferentzia da, Pablo Reche edo Jorge Harorekin batera. 90. hamarkadako lehen lanetatik gaur egun arte, elementuen arteko sintesi jarraitu bat erakusten du Martek, non filtro arriskutsu eta pertso nal baten bitartez, ertzetako soinuetatik pop-aren inguruko paisaietara mugitzen den soinu esperimentazioa proposatzen duen. 1993an Pablo Recherekin batera Fuga C—smica musika taldea sortu zuen. Urte bat beranduago, bere lehenengo lana grabatzen hasi zen, Fuga records disketxe independientea sortzen zuen bitartean. 1999an Zigorekin batera zigilu berri bat sortu zuen Optional records. Fuga Jur‡sica multimedia jaialdiaren zuzendaria da, baita Bernardino Rivadavia argentinako zientzia naturalen museorako musika ekitaldien arduradun ere.
Euskal herrian eginen duen biratxoan, hitzaldi eta kontzertuen bidez, TEMPLOS egitasmoa aurkeztuko du, non, eraikin erlijiotsuetan egindako grabaketak erabiltzen dituen bere soinu mundu pertsonalak sortzeko.

+info: www.fugadiscos.com.ar | www.experimentaclub.com/data/luis_marte

antolatzailea : ERTZ | Berako kultur batzordea | Arteleku AUDIOLAB | OPEN MEM

>ERTZek gomendatzen du :

audiolab workshop:
The Decisive moment
Keith Rowe / Oren Ambarchi / Toshimaru Nakamura / Christian Fennesz

www.arteleku.net

download: izenemate orria / Ficha de inscripción

ekainaren 1, 2 eta 3
Arteleku, Loiola auzoa DONOSTIA - SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa)

Nazioarteko eszena esperimentaleko azken hamarkadetako izen garrantzitsuenetakoak, Rowe, Nakamura, Ambarchi eta Fenneszek gitarra bezalako musika tresna her rikoia soinu ertzetara eta egoera nahiz leku imajinaezinetara eraman dute. Bapatekotasuna, elektronika eta tresna honen historiaren, izaeraren eta erabileraren inguruan egindako ikerketa izan dira, musikari hauek, gitarraren bidez, gaur egungo musika produkzioaren oinarriak berreraikitzera eraman dituzten arrazoiak. Lantegi honetan, hainbat alderdi landuko dira, halanola, musikaren oinarrizko ezaugarriak, arte plastikoekin duten erlazioa edo ibapatekotasuna.

antolatzailea : AUDIOLAB ARTELEKU - Arteleku - Gipuzkoako Foru Aldundia

>ERTZek aurkezten du :

Berandu
erakusketa + kontzertua + bideo emanaldia

 

maiatzak 21-22-23
beti gazte elkartea, LESAKA (Nafarroa)

21: kontzertua : Gaizka Sarasola & Xabier Erkizia
22: Bideo emanaldia: raimo benedetti, ertz....

ERTZ artista kolektiboaren azken proiektuaren izena da BERANDU. Hamaika argazkilari eta hamaika musikari biltzen ditu, denak liburua eta cda rekin osatutako lanari izenburua ematen dion gaiaren inguruan lanean.

p a r t e h a r t z a i l e a k
argazkilariak :
jordi bernad—, anja naumann, jorge llorella, asier larraza, asier gogortza, xabier ubeda, mat austin,
ima paralux, maria irazoki, i–aki telletxea, e–aut agirre
musikariak :
fernan irazoki, mikel irazoki, soundcheck, i–igo telletxea, be–ardo goietxe, xabier erkizia,
joseba irazoki, ibai gogortza, gaizka sarasola, maikel, xabi iturria
testuak :
ricardo vicente

antolatzailea : Lesakako Herri Eskola | Lesakako Udala

>ERTZek aurkezten du :

akauzazte + eten

www.ailimitada.com/akauzazte

maiatzak 1, larunbata
Berako kultur etxea BERA (Nafarroa)

Azkoitiko Akauzazte taldeak ez du aurkezpen haundirik behar. Azken urteotan euskal herrian izan den proposamen musikal berritzaile eta interesgarrienetakoa dela erakutsi izan du beraien lan ederren eta zuzeneko intensoen bitartez. Berriki argitaratu duten AZALBERRITAN (CDSI 2004) diska aurkeztuz, gipuzkoako hirukoteak denboraren joanetorriak nora eraman dituen erakustera emanen digu.
Berako emanaldian Portugaleteko eta Sestaoko ETEN hirukotea izanen dute lagun. Rockaren alde zamingoxoa lantzen du talde gazte honek, azkenaldian bizkaian sortu den rock eszena berriaren osasun onaren erakusgarri.

>ERTZek aurkezten du :

Berandu
erakusketa + kontzertuak

 

apirilak 16 ortzirala 22:30
Mataderoa, AZKOITIA (Gipuzkoa)

maiatzak 21-22-23
beti gazte elkartea, LESAKA (Nafarroa)

ERTZ artista kolektiboaren azken proiektuaren izena da BERANDU. Hamaika argazkilari eta hamaika musikari biltzen ditu, denak liburua eta cdarekin osatutako lanari izenburua ematen dion gaiaren inguruan lanean.

 

 

p a r t e h a r t z a i l e a k


argazkilariak :
jordi bernad—, anja naumann, jorge llorella, asier larraza, asier gogortza, xabier ubeda, mat austin, ima paralux, maria irazoki, i–aki telletxea, e–aut agirre

musikariak :
fernan irazoki, mikel irazoki, soundcheck, i–igo telletxea, be–ardo goietxe, xabier erkizia, joseba irazoki, ibai gogortza, gaizka sarasola, maikel, xabi iturria

testuak : ricardo vicente

antolatzailea : Matadero ekintzak, Compañia de sue&nti lde;os ilimitada

>ERTZek aurkezten du :

ZU
Italia

 

otsailak 15 igandea 20:00
Ikuilu ostatua, BERA (Nafarroa)

otsailak 16 astelehena 21:00
Matadeixe, AZKOITIA (Gipuzkoa)

otsailak 17 asteartea 20:00
Bonberenea, TOLOSA (Gipuzkoa)

Bateria, baxua eta saxofoiarekin egindako musika kritiko eta indartsua. Deitu free-jazz, no-wave edo hardcore. Arimaz betetako musika da. 1999an Italiako Erroman sortu bezain laister, bi urte pasa zituen ZU taldeak entsegugelan bere ahots propioa bilatzen. Azkenik Bromio ( Dyonisus jainko klasikoa, zarataren jainkoaren bezala ) diskarekin egin zuen ZUk bere lehendabiziko erakustaldia. Haren ondotik Eugene Chadbourne avant-gitarrajole amerikarrarekin batera hainbat soinu posibilitate bilatu eta esperimentatu zituen taldeak, hauen artean rock eta jazz musikaren historia deusezteko ahalegin bezala ulertu daiteken Motorhellington diska, non ZUk Jobim, Mingus, Motorhead edo Kraftwerk bezalako talde eta artistenganako duen mirespena txikitzen duen. Jarrera konszienteagoa eta adoretsuagoa erakutsiz, hirukotea Chicagoko Electrical Audio estudioan sartu zen Steve Albiniren gidaritzapean eta bertako hainbat gonbidaturekin Igneo (suzko erritu ozena) diska grabatzeko. Esentzian zuzeneko taldea izanik, eta 2002an 9 hilabeteko europear bira egin eta gero Live in Helsinki cda argitaratu zuen taldeak. Bitartean, taldeak 300 kontzertu baino gehiago eman ditu Europa eta amerikan, The Ex, Ruins, Nomeansno, Dalek, Fantomas, Girls vs Boys, Vandermark 5, Spaceways Inc. , Karate, Aaly trio, Ex Girl edo Noxagt bezalako taldeekin Zuzenean nahiz estudioan ere elkarlan mordoa egin du hirukoteak, The Ex, Dalek, Eugene Chadbourne, Amy Denio, Kar ate, Han Bennink eta ICP orchestra-ko kideak, Jeb Bishop, Fred Lonberg-Holm, Hamid Drake eta gehienbat Ken Vandermark bezalako musikariekin (azken hau, chicagoko saxofoilaria, taldekide izan dute berriki Bob Weston-ekin Chicagon grabatu baina oraindik argia ikusi ez duen diska berrian ). Hauez gain Massimok Otomo Yoshihideren ISO proiektuan jotzen du, eta bi cd argitaratu ditu Dogon hirukotearekin.

+ info: www.zuism.com / www.amanitarecords.com / www.ertza.net / www.bonberenea.com

>ERTZek aurkezten du :

1¼ Experimental eta Inprobisazio Musikal Topagunea
dj amsia (azkoitia)
do (Bera)
xabi iturria (Bera)
xabier erkizia (Bera)


otsailak 14, larunbata 23:30
Ketarri, GETARIA (Gipuzkoa)

Berako Ertz kolektiba ezagutzen da gaur egun euskal musika experimentalean egungo exponente gisak direlako. Beraien proposamenak hasiera batetik oso publiko murriztuarentzat izan dira, bereziki beren Ertz jaialdia ospatzen dutenean ekainaldian, baina geroz eta interes eta harrera g ehiago sortzen ari da beraien inguruan. Ketarri-ren antolatzaileen asmoa da musika mota guziak erakustea eta horregatik sortu dugu 1go Experimental eta Inprobisazio Musikal Topagune hau , iraupena eduki dezan asmoekin.

+ info: www.ertza.net / www.lasonet.com/ketarri

>ERTZek aurkezten du :

Josh Abrams
Chicago

 

+ iban urizar, iñigo ugarteburu
otsailak 4, asteazkena 18:00
Arteleku, Loiola auzoa, DONOSTIA (Gipuzkoa)

+ joseba irazoki, xabi iturria
otsailak 5, ortzeguna 20:00
Berako Kultur etxea, BERA (Nafarroa)

+ iñigo telletxea, xabier erkizia
otsailak 6, ortzirala 23:30
Jazz kalea, USURBIL (Gipuzkoa)

Josh Abrams baxujole eta konposatzailearen lana azken 8 urteotan Chicagoko jazz, inprobisazio eta orokorrean alor esperimentalaren mugimenduko hainbat proiekturen bidez egin da ezaguna. Gaur egun, Town and country (thrill jockey) nazioarteko sona haundiko talde akustiko minimalista, eta laister lehen diska argitaratuko duen Stick and Stones dira bere talde ezagunenak baina hauez gain, David Boykin's Expanse eta Nicole Mitchell Black Earth Ensemble taldeetako kide da. Bakarkako bi lan argitaratu ditu, "busride interview" (lucky kitchen) eta berriki "Cipher" (Delmark), Jeff Parker (Tortoise), Axel Dšrner eta Guillermo Gregorio musikarien laguntzarekin. Honekin batera bertze 30 bat diskatan hartu du parte, halanola Sam Prekop, Bobby Conn, the Roots, David Grubbs, Savath and Savalis, Jeb Bishop, Daniel Givens, Brokeback edo Godspeed You Black Emperor bezalako artisten lanetan. Zuzenean berriz bertzainbat jenderekin jo izan du, Fred Anderson, Don Moye, Hamid Drake, Rob Mazurek, Sean Bergin, edo Kevin Drumm hoien artean.

+ info: www.ertza.net / www.luckykitchen.com / www.thrilljockey.com

>ERTZek aurkezten du :

lantegia-ikastaroa: IXI SOFTWARE

www.ixi-software.net

urtarrilak 17, larunbata
Iamotenea, Gure txokoa elkartea, BERA (Nafarroa)

prezioa : 5 euro

Ordenagailu bidez egindako musikagintzan eta software programazioaren alorrean lan egiten duen esperimentatzaile taldea da IXI. Enrike Hurtado Sodupearra eta Thor Magnusson Islandiarrak osatutako taldeak, lan mota desberdinak egiten ditu baina bereziki musika egiteko softwarearen munduan interaktibitate bide berriak bilatzen dituzten aplikazio bereziak lantzen ditu. Beran eginen den lantegian, egun oso batez talde honetako kide batek beraiek sortutako azken programak aurkeztu eta max/MSP, Pure Data, SuperCo llider eta antzeko programazio sistema irekien inguruan azalpenak emanen ditu. Ekarri zure ordenagailua eta anima zaitez tresna berriak ezagutzera!

+ info: www.ertza.net / www.ixi-software.net

ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako Udala

:::::::::: www.ertza.net :::::::: info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) :::::::::::