>ERTZek
aurkezten du :
tanta + akauzazte
www.bonberenea.com
abenduak 13, larunbata
Berako kultur etxea BERA (Nafarroa) Tolosako BATZUK taldearen
errautsetatik jaio da TANTA. Joxi (ahotsa, gitarra), Mantxi
(baxua) eta Patxi (bateria) dira taldekide finkoak baina kaleratu
berri duten diskaren aurkezpenerako joseba irazoki (gitarra),
txesus eta ima paralux, xabier ubeda (irudiak) eta maikelen
(efektuak) laguntzarekin kontatuko dute. Azkoitiko Akauzazte
taldeak berriz, ez du aurkezpen haundirik behar, azken urteotan
euskal herrian izan den proposamen musikal interesgarrienetakoa
delako. Oraingoan taldekide berrien laguntzarekin beraien
norabide musikal berriak ezagutzera emanen dituzte zuzenean.
>ERTZek gomendatzen du :
nishide takehiro (japan) + xabi erkizia + iñigo telletxea
www.twothousanand.com
www.ertza.net
azaroak 26, asteazkena
Bonberenea TOLOSA (Gipuzkoa) www.bonberenea.com
Nishide Takehiro, Nagoyan (japonia) jaioa eta gaur egun Londresen
bizi den musikaria da. Multi-instrumentista eta esperimentatzaile
sutsua, bertzeak bertze NOISE FLAMENCO edo POPO bezalako proiektuetan
eta ANTHONY GUERRA, JOEL STERN, EDDIE PRÉVOST edo MARGARIDA
GARCIA bezalako musikariekin jo izan du. Berriki Londresen
eta Bartzelonan elkarrekin jo ondotik, Tolosako kontzertuan
Xabier Erkizia izanen du lagun, eta hauek aldiberean iñigo
telletxea musikari beratarra gonbidatu berezi gisara. INPROBISAZIO
ASKEA.
IMPROVISACIÓN LIBRE. antolatzailea / organiza: BONBERENEA
>ERTZek aurkezten du :
b e r a n d u
erakusketa :
azaroak 27tik 30era 18:00 - 20:00
Berako Kultur etxea BERA (Nafarroa) kontzertuak :
azaroak 27tik 30era 20:00
Berako Kultur etxea BERA (Nafarroa)
ERTZ artista kolektiboaren azken proiektuaren izena da BERANDU.
Hamaika argazkilari eta hamaika musikari biltzen ditu, denak
liburuari izenburua ematen dion gaiaren inguruan lanean.
p a r t e h a r t z a i l e a k
argazkilariak :
jordi bernadó, anja naumann, jorge llorella, asier larraza,
asier gogortza, xabier ubeda, mat austin, ima paralux, maria
irazoki, iñaki telletxea, eñaut agirre
musikariak :
fernan irazoki, mikel irazoki, soundcheck, iñigo telletxea,
beñardo goietxe, xabier erkizia, joseba irazoki, ibai gogortza,
gaizka sarasola, maikel, xabi iturria
testuak: ricardo vicente
antolatzailea : ERTZ
>ERTZek aurkezten du :
Arione e Gli Psilli
Erroma, Italia - Roma, Italia
Alex Mendizabal & Chris Blazen http://194.242.226.82/arione
Uztailak 11 ortzirala
PUI ostatua, Bera (Nafarroa) Bapateko popa! Arione greziar
mitoarengandik jasotzen dute kantuaren lilurarako joera eta
Psilli-tarrengandik (Libian bizi ziren gizasemeak) sugearen
koskaren pozoiaz indartzeko eta gozatzeko ahalmena. Kitarra,
ahotsa eta bateria elektronikoa. Berako Pui tabernan XX mendeko
poeta italiarrak euskaraz kantatuko dituzte.
>ERTZek aurkezten du :
3 x 2=6 / 3 duo
Margarida Garcia (Portugal), Xabi Erkizia (Bera), Mikel Zubieta
(Bera), Joseba Irazoki (Bera), Iñigo Telletxea (Bera)
Uztailak 10 ortzeguna
Gure Txokoa elkartea, Bera (Nafarroa)
>ERTZek aurkezten du : Aina Ekainak 28, larunbata
Botxo ostatua, Bera (Nafarroa)
>ERTZek aurkezten du:
ertzlab: Bideo esperimentala - Raimo Benedetti (Brasil) Apirilaren
18a ortzirala
Berako Kultur etxea , Bera (Nafarroa) www.ertza.net
Raimo Benedetti brasildarraren lanek artisten arteko elkarlana
bilatzen dute, bat-batekotasunean, intuizioan eta plastikotasunean
oinarrituta. Bortzpasei laguneko taldea bilu eta denen artean
bideolan bat egitea izanen da egun bakarreko tailer honen
helburua, aldi honetan gainera bideolanaren prozesu berean
oinarrituta antolatutako musikarekin. Beraz, inprobisazio
audiobisual kolektibo gisara defini dezakegun ekimen honekin,
arlo desberdinetako artisten artean lotura berriak sortzea
da helburu nagusia.
"Oraindik izenik ez duen" trio + gonbidatua
Apirilaren 16a asteazkena
Beran jaio den bertze proiektu bat, eta oraindik izen finkorik
gabe, Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (gitarra apala,
tronpeta) eta Xabier Erkizia (ordenagailua, eskusoinua) musikariek
osatzen duten hirukote honek bere bigarren jendaurreko emanaldia
eskainiko du. Amerikar folkaren, minimalismoaren eta ambientaren
artean jolasean, oraindik izenik gabekoen musika, goxoa, atsegina
eta askea dela erran dezakegu. Oraingoan gainera Iban Urizar
(tronpeta) elgoibartarraren laguntza izanen dute.
ilios
Martxoaren 6a ortzeguna
Euskalerria Irratia , Iruñea (Nafarroa) Martxoaren
7a ortzirala
Xorroxin Irratia , Lesaka (Nafarroa) Martxoaren 9a igandea
Mataderoa , Azkoitia (Gipuzkoa) www.siteilios.gr
Ilios Jatorriz greziarra da, baina bolada luzea darama Bartzelonan
bizitzen. Bere anti-karrera musikalak bi muturren arteko inbestigazio
jarraitua du oinarri. Honela, isiltasun ortodoxoa eta zarata
katolikoaren artean, zuria eta beltzaren artean dabil. Proiektu
ezberdinak ditu: zinemarako soinu-bandak, dantza garaikidea
eta Antifrost zigiluaren zein Electrograph jaialdiaren zuzendaritza.
Besteak beste, artista hauekin egin du lan: Francisco López,
as11, Thurston Moore edo Jason Kahn.
L'Enfance
Rouge Otsailaren 21a ortzirala
PUI OSTATUA, BERA (Nafarroa) F.R.Cambuzat : ahotsa, gitarra
Chiara Locardi: ahotsa, gitarra apala
Jacopo Andreini: bateria www.enfancerouge.org
Norabide musikal zehatzik eta muga geografiko edo
artistikorik gabe: Momentu honetan Keiji Haino edo Waddish
el Safi, musika klasiko konteporaneoa edo Espainiako gerra
zibileko kantuak bezalako ispirazio iturrienganako interes
bizia onartzen dute. 360 graduko ikuspegia. Zuzenean beraienak
kantu gordinak dira, Malenkoniaren eta amorru bortitzenaren
arteko bidegurutzean, Europako abanguardia zaratazaleen eta
Velvet Undergrounden arteko bide zailetan... Askatasuna da
hitza.
Taldeak bi emanaldi eginen ditu Euskal herrian, Beran eta
otsailaren 22an larunbata AZKOITIko MATADEROan
ERTZ - Matadero ekintzak - Berako Kultur batzordea - Berako
Udala
URTARRILAK 31, ORTZIRALA 22:30etan / VIERNES, 31 DE ENERO
22:30 h.
PUI ostatua, Altzate karrika BERA (Nafarroa)
Euskal herriko hainbat talde eta proiektutan gitarrajole bezaka
aritua (Petti, Xabier Montoia, Bide ertzean, Anje Duhalde....)
eta ONDDO taldearen sortzailea den Joseba Irazokik bere bakarkako
proiektua aurkeztuko du Beran, etxean. Dudarik gabe, bere
alderdi esperimental eta berritzaileena erakutsiz, DO Irazokiren
ibilbide musikalean pausu garrantzitsu eta aberatsa da. Gitarra
amaigabeko soinu iturri bezala erabiltzeko ideian sakonduz
eta honen soinua prozesatzeko erabiltzen duen tramankulu kolekzioari
zuku ateraz, DOren musika pop abstraktuaren eta ambient-aren
artean koka dezakegu.
Miztura
URTARRILAK 17, ORTZIRALA 22:30etan.
PUI ostatua, BERA (Nafarroa)
www.miztura.com
90. hamarkadan AEBetan rock musikak irekitako bide
berrien (gerora, post-rock deituko zenaren) testigua eskuartean
hartuta, Donostiako Miztura taldearen xedea musikaren bitartez
paisai bereziak, densoak, batzutan ia zinematografikoak sortzea
da. Hala erakutsi zuten taldeko lau kideek iaz argitaratu
zuten lehen lan luzean eta hala egin nahi dute orain grabatuko
duten lan berrian. Ohiko rock taldearen formazioan oinarrituta
(hau da, bi gitarra, baxua eta bateria), indarrez, argi-itzalez
eta intensidadez betetako emanaldia izanen da beraiena. |