english | castellano
info | berriak | ertz jaialdia | ekitaldiak | ertz artistak | loturak
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002
2001
2000
 
bertze ekitaldiak : 2007

>ERTZek aurkezten du:

ERTZ argazki galeria 2007

ERTZ elkartearen flickr webgunean 2007an antolatutako ekitaldien argazkiak ikus daitezke dagoeneko. Hauen artean joan den irailean ospatu zen ERTZ jaialdiko kontzertuen argazkiak (Orbes, Orthodox, Alex Mendizabal, Marcello Liberato, Bruce McClure…), Dean Robertsen emanaldiak edo berriki italiako Erroman, euskal astearen barnean, egindako ekitaldien irudiak topatuko dituzu. Hauekin batera 2000. urteaz geroztik jasotako irudiak biltzen ditu flickr gune honek.

+ INFO: www.flickr.com/photos/ertz


>ERTZek gomendatzen du:

settimana basca di roma 2007 eromako euskal astea

ORNITORRINKUS, XABIER ERKIZIA & IÑIGO TELLETXEA, CURVA CHIUSA, ASIER GOGORTZA, MAIALEN LUJANBIO, LAURA MINTEGI...

abenduak 10-16
Zenbait leku, ERROMA , GENZANO (Italia)

EGITARAU OSOA


+ INFO: www.euskara.it


>ERTZek aurkezten du:

ARTO ARTIAN & ENTZUN:
Arto artian2. katalogoaren aurkezpen besta


BORROKAN
BIZARRA
DJ AMSIA
DJ ULEA

abenduaren 28a ostirala - 21:00
Doka Kafe antzokia, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

+ INFO: www.artoartian.org | www.entzun.com

>ERTZek aurkezten du:

EXPERIMENTACLUB07:
[UN]COMMON SOUNDS
Xabier Erkizia & ILIOS

urriaren 5a ostirala - 21:00
La Casa Encendida, MADRIL


[UN]COMMON SOUNDS (X.Erkizia, D.Kariofilis, 2006) ikusentzunezkoaren aurkezpena, Madrilen urriaren 3tik 7ra ospatuk EXPERIMENTACLUB nazioarteko musika esperientalaren jaialdiaren barnean. Ikusentzunezkoarekin batera, hitzaldi-eztabaida bat ere egonen da eta azkenik XABIER ERKIZIA eta ILIOS artisten eskutik kontzertu bana. Hauez gain honako artistek parte hartuko dute jaialdian: Merzbow, James Chance & The contortions, Liars, SatanicPornocultshop, Baseline, Jorge Haro...


+ INFO: www.experimentaclub.com | www.uncommonsounds.org


>ERTZek:


8. ERTZ, bertze musiken jaialdia antolatu dugunon izenean:

ESKERRIK ASKO:

Alex Mendizabal, Maikel, Gotzone Matxiarena, Ekhiñe Larralde, Edorta Izarzugaza, Johannes Buff, Asier Gogortza, Ibai Gogortza, Arteleku, Oier Iruretagoiena, Iñaki, Info7, Ixiar Igoa, Gustavo Díaz Sosa, Taberna edariak, Gure txokoa elkartea, Jon Abril, (super)Marcello Liberato, Marco Ieie, Juanjo Aranguren, Sophie Durand, Manu Holterbach, Bruce McClure, Gat, Maddish Falzoni, Joan Saura, Imma Udina, Aitor Izagirre, Juanma Uria, Gatza, Miguel Alone, Marco Serrato, B. Diaz Vera, Ricardo Jimenez, Tavo Dominguez, Joxe Larrañaga, Azkoitiko Matadeixe, Berako udala, Raul, ASPACEko lagun guztiak, Euskalduna jatetxea, Zubiondo jatetxea, Txomin jatetxea, Natalia Barberia, Amalur Gaztañaga, Koldo Mitxelena kulturunea, Xabi Calvo, Dani Irazoki, Joxelu Berasategi, Kaskabel soinua, Ritxi eta laguna, Robin, Arto artian, Stephan Krieger, Alex Garacotche, Juan Luis Etxeberria, Berria, Gara, Entzun, Xorroxin irratia, Herri irratia, Migeltxo, Eneko Olazabal, Forki, Euskadi irratia, Alicia del Castillo, Telenavarra, Artesonoro.org, Sototik, diario vasco, eitbkultura, metropolis, noticias de gipuzkoa, muxika.info, Gaztezulo, ttipi-ttapa, wikigida, Nontzeberri, [un]common sounds, Circulostres, E-Zu … eta ekitaldietan parte hartu duzuen guztiei!


>ERTZek aurkezten du:

8. ERTZ, bertze musiken jaialdia

2007ko irailaren 15tik 20ra

Kultur etxea, BERA (Nafarroa)
Arteleku, Loiola auzoa, DONOSTIA (Gipuzkoa)
Koldo Mitxelena kulturunea, DONOSTIA (Gipuzkoa)


Dagoeneko online dago 2007ko ERTZ jaialdiari buruzko informazioa, parte hartuko duten artisten biografiak eta beste hainbat gauza.
Ikus ertz jaialdia atala edo klik egin zuzenean honako loturan.

Laister berri gehiago webgune honetan eta Artelekuko Audiolab blogean.

Online dago ere SOTOTIK e-zineak ERTZ Jaialdiari eskainitako webgune berezia. Webgune honetan jaialdian parte hartuko duten hainbat artisten kantuak eta piezak entzun daitezke.


(Deskargatu egitarau osoa PDFn)

+ INFO: www.ertza.net | www.arteleku.net/audiolab

>ERTZek aurkezten du:

WORKSHOP-LANTEGIA:
"16mmko proiektoreak sortze tresna bezala"
BRUCE McCLURE

2007ko irailaren 18tik 20ra

Arteleku, Loiola auzoa, DONOSTIA (Gipuzkoa)



Lantegi hau artista eta zineko errealizatzaileentzako zinema proiektoreak tresna sortzaile moduan eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko eta ikasteko aukera paregabea da. Hainbat artistek proiekzioaren aukera sortzaileen inguruan ikertu dituzten modu desberdinei buruzko sarrera batekin hasiz, lantegi honek McClurek moldatutako 16mmko proiektoreekin sortzen dituen emanaldi hipnotiko eta hedakorrak egiteko moduak azalduko ditu. Parte hartzaileek 16mmko proiektorea eskutan edukitzeko, nola funtzionatzen duen ikasteko eta hainbat ideiarekin esperimentatzeko aukera izanen dute. Bideo eta zine artistikoaren historia ezagutzen ez duten edo azaletik ezagutzen duten artistentzako, baita zinemaren baliabide kontzeptual eta teknikoak hobe ezagutu nahi dituztenentzako aukera paregabea.
Tailerrean parte hartzeko informazio gehiago www.arteleku.net webgunean. Izen emate doakoa da.

+ INFO: www.ertza.net | www.arteleku.net/audiolab

 


>ERTZek aurkezten du:

8. ERTZ, bertze musiken jaialdia: INFO7

Info7 irratiak zuzenean emango du ERTZ jaialdia.

Internet bidezko info7 irratiak bigarren urtez ERTZ bertze musiken jaialdiaren egitarauaren parte diren kontzertuak eskainiko ditu zuzenean, hain zuzen heldu den irailaren 15ean Berako kultur etxetik (Nafarroa). Hain zuzen, honako artisten emanaldiak jarraitu ahal izanen dira irrati bidez:
EDORTA IZARZUGAZA & JOHANNES BUFF, MARCELLO LIBERATO & MARCO IEIE, BRUCE McCLURE, ORBES y ORTHODOX.

Emisio eguna: larunbata, irailak 15, arratsaldeko 8etan

+ INFO: www.ertza.net | www.info7.com

>ERTZek aurkezten du:

DEAN ROBERTS basque tour video

Dagoeneko deskargatzeko moduan dago arteleku webgunean Dean Robertsek joan den maiatzan euskal herritik egindako biraren kontzertu bateko grabaketa. Bira honen barnean Robertsek Beran, Donostian, Azkoitian eta Trintxerpen jo zuen. Grabaketak ARTELEKUn (Donostia-San sebastian) gertatutako emanaldia erakusten du.

DOWNLOAD LINK (Quicktime, 42' 17'' 83.79Mb)


+ INFO: www.arteleku.net

>ERTZek aukezten du:

MUSIKA ARGITALPENERAKO LAGUNTZA DEIALDIA 2007
epea: 2007ko apirilaren 27a, 13:30etan

BERAKO KULTUR BATZORDEAK, ERTZ elkartearen laguntzarekin, Musika argitalpenerako laguntza deialdia egin du 2006rako. Arrazoi honengatik, BERAn musikarekin edo musikagintzaren inguruan lan egiten duten norbanakoei, elkarteei edo entitatee animatzen zaituztegu parte hartzera.
Eskaerak Berako herriko etxeako bulegoan entregatu beharko dira ekainaren 2ko 13:30ak baino lehen. Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, ez izan zalantzarik Raul Iglesias Berako kultur koordinatzailearekin harremanetan jartzeko.

Berako kultur etxea: 948631222 edo kultura@berakoudala.net

deialdi osoa (PDF euskarrian) HEMEN

antolatzailea: BERAKO KULTUR BATZORDEA, BERAKO UDALA


>ERTZek aurkezten du:

JAMES BLACKSHAW & JOSEBA IRAZOKI
apirilaren 30a astelehena, 20:00
KATAKU ostatua, BERA (Nafarroa)

James Blackshaw ingelesak 12 hariko gitarra eskutan hartzen duenean, ez-ohiko zeozer gertatzen da, ia espirituala den zeozer. 2003an grabatzen eta zuzenean jotzen hasi ondotik, bere izena Jack Rose, Steffen Basho-Junghans, Sir Richard Bishop (Sun City Girls) edo Glenn Jones (Cul de Sac) bezalakoen alboan agertzen da maiz, gitarra akustikoarekin lan egiten duten artista garaikide aipagarrienen gisara. Londonen bizi den musikari honek, bere lanean, musika erlijiotsuen inspirazioa, asia hegoaldeko folk doinuak eta Arvo Part, Simeon Ten Holt, Steve Reich edo Charlemagne Palestine bezalako konposatzaileen eta John Fahey, Robbie Basho eta Takoma Records disketxeko artisten eraginak erakusten ditu. Itxura batean aukera mugatuak dituen gitarra akustikoa bezalako tresna baten mugak etengabe hausteko ariketa bat bailitzan, bere kantuek inprobisazioa eta konposizioa modu berean nahasten dituzte. Blackshaw ekialdeko eskala musikalak, europear musika klasikoaren akordeak eta "fingerpicking" teknika konplexuak abilezia haundiarekin sortzeko gai da, aldiberean minimalista, hurbila, goxoa eta edozein entzulerentzako egokia den musika sortzeko. Sentsibilitate, edertasun, itxaropen eta samintasunez betetako musika.

+ INFO: www.jamesblackshaw.com
antolatzaileak : ERTZ | BERAKO KULTUR BATZORDEA | BERAKO UDALA

>ERTZek gomendatzen du:

COPY YOUR IDOLS!
ekainaren 24tik 30era
leku zenbait (ikus egitaraua), BILBAO (Bizkaia)

“Edizioa” gai nagusitzat izanen duen Periferiak07 egitasmoa audioari eta musikari “begira” jarri zaio COPY YOUR IDOLS! ekitaldi-jardunaldien bitartez. Heldu den ekainean Bilbon ospatuko diren jardunaldi hauetan nagusiki kopia eta jabetzea sortze tresna bezala erabiliz lan egiten duten nazioarteko sortzaile eta pentsalariak bilduko dira, beraien lana eta hauetan aurki daiteken diskurtsoa ezagutzera emateko. Hartara, JOHN OSWALD (Kanada), VICKI BENNETT aka PEOPLE LIKE US (Erresuma batua), ORNITORRINKUS (Maialen Lujanbio eta Judith Montero), ALEX MENDIZABAL, GOTZON ARRIZABALAGA, PEDRO G. ROMERO, NATE HARRISON, XABIER ERKIZIA eta CUCINEMA (Italia) talde, artista eta egitasmoek hartuko dute parte egitarauan.
Jardunaldietan parte hartzeko izena eman behar da.

+ INFO: www.copyidols.net / link EHU / www.arteleku.net/audiolab
antolatzaileak : EHU | Periferiak

 

>ERTZek aurkezten du:

DEAN ROBERTS basque tour

ekainaren 15a ostirala - 21:00
Matadeixe, AZKOITIA (Gipuzkoa)

ekainaren 16a larunbata - 21:00
Mogambo aretoa, TRINTXERPE (Gipuzkoa)

ekainaren 17a igandea - 19:00
Kultur etxea, BERA (Nafarroa)

ekainaren 18a astelehena - 20:00
Arteleku, Loiola auzoa, DONOSTIA (Gipuzkoa)

Thela post-punk rock hirukotean (Rosy Parlane eta Dion Workmanekin batera) lehen pausuak eman eta White Winged Moth bezalako taldeetatik pasa eta gero, gaur egun argitaratzen diteun bakarkako grabaketetaraino, Dean Robertsek musikari, konposatzaile eta gitarrajole berezia dela garbi utzi du. Inprobisazio elektriko/akustikoaren munduko hainbat musikari azpimarragarrirekin lan egin du. 2003. urtean Robertsek gaur arte bere lan aipagarriena den “Be Mine tonight” (kranky records) diska argitaratu zuen. Kantu bilduma honek garbi erakusten du zelandako artistak proposatzen duen nahasketa: testura elektronikoetatik kantugintzara, rock musikatik soinuen manipulaziora.

+ INFO: www.kranky.net

ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako Udala

:::::::::: www.ertza.net :::::::: info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) :::::::::::