|
|
ertz festival : 2005 |
|
e
r t z > > > > < 2005
6th. Other music festival
2005/6/9 22:00
2005/6/10 22:00
+
GUESTS: HUTS & kintools app | AZKOITIKO MATADEIXE
RECORD STANDS: Amanita records, cut , Antifrost, Compañia
de sueños ilimitada, Tzesne...
|
|
Pictures:
|
Artists:
ARNOLD DREYBLATT________ AEB-USA / Alemania
www.dreyblatt.net
New York hiriko konposatzaile minimalisten bigarren belaunaldiko
bertze artistekin batera, Arnol Dreyblatt-ek konposatzeko
eta jotzeko modu pertsonal eta bakarra sortu du. Musika tresna
berriak eta hauek erabiltzeko teknika eta entonazio sistema
berriak sortu ditu. Talde askorekin, antzerkian edo instalazio
proiektuetan lan eginez, –abardura aberatsekin eta erritmo
zirraragarriekin osatutako musika egiten du, tono naturalen
potentzialaren ikerketa gisako batean. Hogei urtez THE ORCHESTRA
OF EXCITED STRINGS taldearen zuzendari izan ondoren, gaur
egun Berlinen egiten du lan. La Monte Young, Pauline Oliveros
eta Alvin Lucier-en ikasle izaki, bere maisuek irekitako bideen
sakonketa bat da nortasun bereziko konposatzaile honen lan
a.
Junto a otros artistas pertenecientes a la segunda generaci—n
de compositores minimalistas de New York, Arnold Dreyblatt
ha desarrollado un personal y œnico mŽtodo de composici—n
e interpretación. Ha inventado un gran número
de instrumentos originales, técnicas de interpretaci—n
y sistemas de entonaci—n. Trabajando directamente con varios
ensembles y en proyectos de teatro e instalaci—n, crea una
musica con ritmos excitados y ricas texturas. Una exploraci—n
del potencial inherente en la serie de tonos harmónicos
naturales. Tras haber dirigido, durante 20 a–os THE ORCHESTRA
OF EXCITED STRINGS, actualmente vive y trabaja en Berlin.
Alumno de La Monte Young, Pauline Oliveros o Alvin Lucier,
el trabajo de este personal compositor se puede definir como
una profundizaci—n en el legado de estos.
top
|
JASON KAHN________ AEB - USA / Suitza
www.jasonkahn.net
| www.cut.fm
Jason Kahn, New York hirian jaio zen, Los Angelesen hezi
eta gaur egun Zurich-en bizi da. GŸnter MŸller, Dieb13, Erik
M, Voice Crack, Sainkho Namtchylak, David Moss, Evan Parker,
Christian Marclay, Kevin Drumm, Steve Roden, John Hudak, Kim
Cascone, Brandon Labelle edo SteinbrŸchel bezalako artistekin
egin du lan zuzenean edo grabatuz. Jatorriz perkusiojolea,
zuzeneko elektronika gehitu du bere lan-metodora eta ordenagailua
nahiz sintetizadore analogikoak perkusio tresnekin nahasten
ditu. CUT labela martxan jarri zuen 1996an, eta dagoeneko
14 diska argitaratu ditu. Dantzarako, eta antzerkirako musika
egin du eta Europa, Hego eta Ipar-amerikan, Japonen, Turkian,
Errusian eta Australian jo izan du.
top
|
TÜSÜRI________ Errenteria (Gipuzkoa)
www.tusuri.tk
Gipuzkoako ingurune industrialetik dator TŸsŸri. Duela hiru
urte elektronika ilun eta industrialaren inguruan abiatu zen
proiektuak etengabeko aldaketak jasan ditu denbora guzti honetan.
Ambient esperimentalenetik igaro ostean, erritmo sendo eta
oldarraldi industrialez lagunduriko ambient batzuetan goxoa
eta besteetan garratzagoa dakarkigu, landa grabaketak eta
jostailuzko metalofono bat soinu iturri hartuta. Iluntasunean
beti.
top
|
DAMO SU
ZUKI________ japon
www.damosuzuki.de
70. hamarkadan krautrock mugimenduaren sortzaile izandako
CAN talde alemaniarreko kide ohia eta improbisatzaile nekagaitza,
Damo Suzuki oraindik ere mundu osoko musikari aktiboenetakoa
da. Bisitatzen duen herrialde bakoitzean bere musikari taldea
sortzera eraman duen DAMO SUZUKI1S NETWORK egitasmoari jarraikiz,
ehundaka musikarirekin joz kontzertuak eskaintzen ditu etengabe
mundu zabaleko hainbertze herrialdetan, Berak BUKAERARIK GABEKO
BIRA bezala definitzen duenean sartuta, aldi honetan Italiako
ZU eta XABIER IRIONDO musikariak izanen ditu lagun.
top
|
ZU________ Italia
www.zuism.com
Bateria, baxua eta saxofoiarekin egindako musika kritikoa
eta indartsua. Deitu free-jazz, no-wave edo hardcore. Arimaz
betetako musika da. 1999an Erroman hasi ziren zuzenean jotzen
eta geroztik diska andana bat, kolaborazio zerrenda luze bat
eta ehundaka kontzertu eman ditu ZUk. Bide luze eta etengabe
hortan EUGENE CHADBOURNE, AMY DENIO, KEN VANDERMARK, FRED
LONGBERG.HOLM, HAMID DRAKE, STEVE ALBINI, THE EX izan dituzte
lagun estudioan nahiz zuzenean, eta orain DAMO SUZUKI. Hauez
gain Massimo-k Otomo Yoshihideren ISO proiektuan jotzen du,
eta bi diska argitaratu ditu DOGON hirukotearekin.
top
|
ERIC LA CASA & THOMAS CHARMETTANT__________Frantzia
/ Francia
http://ascendre.free.fr
Eric La casa artista sonoroaren eta Thomas Charmetant biolontxelistaren
arteko elkarlana inprobisazio batean hasi zen. Beraien arteko
elkarrizketetatik, eta musika tresnaren kontzeptutik abiatuz,
beraien praktika musikalen ez-ohiko atalekin eta hauek dituzten
arazoek
in lan sistema bat ezarri zuten. Eric La Casa-rentzat
soinua sortzen duen musika-tresna ikustezin baten informazioa,
tresna ez dagoen bertze areto batean, baina zuzen-zuzenean
erakustean dago gakoa. Thomas Charmetant-entzat tresna bera
jotzeko momentuan berak sortutako soinua moldatzen eta lantzen
duen filtro batetik entzutea da erronka. Bata gela batean
musika-tresna akustikoa jotzen eta bertzea entzuleei tresna
horren interpretazioa
entzunarazten. Zailtasuna hortaz, ez dago elkarrekin edo norberaren
tresnekin ados jartzean, norberaren lehen eta bigarren entzumenen
jolasean baizik.
top
|
XABIER IRIONDO________ Italia
www.xabieririondo.com
Izen euskaldunekoa baina jatorriz italiarra da Xabier Iriondo.
Rock esperimentalaren inguruan musika sortzen hainbat proiektuetan
ibilitakoa da bera, AFTERHOURS, SIXMINUTEWARMADNESS eta A
SHORT APNEA taldeekin adibidez.
Gaur egun gitarra alde batera utzi gabe baina bertzelako norabideetara
joz, UNCODE DUELLO, TASADAY, 2partiMOLLItremolanti, EAReNOW,
POLVERE e
ta FOURGARDENSINONE inprobisazioan eta elektronikaren
inguruko proiektuekin egiten du lan. Jaialdian birritan joko
du, Damo Suzuki eta Zu-rekin batera eta bikotean lehen aldiz,
Gaizka Sarasolarekin.
top
|
GAIZKA SARASOLA________ Lesaka, Nafarroa
www.ertza.net
Antzerkian, dantzan eta musikan aritua eta ari dena, Gaizka
Sarasolak euskal kulturaren ondarearen bere ikuspegi pertsonala
jarri du mahai gainean. Euskal herriko musika tresna tradizionalak
erabiliz (txistua, txirula, ttunttuna, txanbela, alboka....)
euskal doinuen eta inprobisazio askearen tartean koka daiteke
bere lana. 2004. urtearen bukaeran argitaratutako IXURIAK
diskak jarri du sortzaile hau musikaren bidezidor esperimentalenetan
zehar eta horren erakusgarri, lehen aldiz, XABIER IRIONDO
italiarrarekin batera entzungo dugu.
top
|
ASTRA________
www.jasonkahn.net
| www.siteilios.gr
Jason Kahn (Suitza) eta Ilios (Grezia) soinu-artistek berriki
osatutako bikotea. ANTIFROST eta DOMIZIL label-ek antolatutako
elkartruke bira batean lehen aldiz elkarrekin jo ondotik,
bikote honek bi artistek egindako lanen amankomuntasunetan
sakontzen du. Ilios jatorriz greziarra da, baina Bartzelonatik
egiten du lan. Bere anti-karrera musikalak bi muturren arteko
inbestigazio jarraituan du oinarri. Honela, isiltasun ortodoxoa
eta zarata katolikoaren artean, zuria eta beltzaren artean
dabil. Proiektu ezberdinak ditu: zinemarako soinu-bandak,
dantza garaikidea eta ANTIFROST zigiluaren zein ELECTROGRAPH
jaialdiaren zuzendaritza. Besteak beste, Francisco L—pez,
as11 edo Thurston Moore bezalako artistekin egin du lan.
top
|
ANTOLATZAILEA / ORGANIZA / ORGANISED BY:
ERTZ arte gunea - www.ertza.net , Berako Kultur Batzordea
DISEINUA / DISEÑO / DESIGN :
Izi Oñederra & ERTZ
LAGUNTZAILEAK / COLABORA / COLABORATES:
Arteleku
AUDIOLAB (Donostia)
TABERNA EDARIAK (Bera)
GURE TXOKOA ELKARTEA (Bera)
AZKOITIKO MATADEROA (Azkoitia, Gipuzkoa)
SOTOTIK webzine
FUGA
JURÁSICA (Buenos Aires)
ESKERRAK / AGRADECIMIENTOS / THANKS:
Enrike Hurtado, Massimo, Miren Eraso, Jon Abril, Gorane Artieda,
Amalur Gaztañaga, Dimitris Karyofillis, Azkoitiko Matadeixe,
Oier Iruretagoiena, Pablo Lasa, Isabel Herguera, Xabier Iriondo,
Gaizka Sarasola, Manuel Taberna, MIK studios.
KONTAKTUA / CONTACTO / KONTAKTUA:
ERTZ apdo 75 31780 BERA (Nafarroa)
www.ertza.net | info@ertza.net
|
|
|
ERTZ - Berako Kultur batzordea - Berako
Udala
:::::::::: www.ertza.net :::::::: info@ertza.net :::::::::::
:::::::::: ERTZ 75pk 31780 BERA (Nafarroa) ::::::::::: |
|